Andoni Azpillaga bigarren, txakurkroseko Munduko Txapelketan

Uztarria.eus 2015ko mar. 2a, 11:52

Andoni Azpillaga Banana-k bigarren egin du asteburuan Alemanian jokatu den txakurkroseko sprinteko Munduko Txapelketan.

Andoni Azpillaga Banana-k bigarren egin du asteburuan Alemanian jokatu den txakurkroseko sprinteko Munduko Txapelketan. Hiru eguneko proban erregular aritu zen azpeitiarra, eta bigarren postuan bukatu du mundiala.

Atzo, igandea, Azpillagari elkarrizketa egin zioten Euskadi Irratiko Hiru Erregeen Mahaia saioan.