Euskararen Eguna ospatu dute ikastetxeetan

Uztarria.eus 2015ko abe. 3a, 17:20

Gaur, abenduak 3, Euskararen Eguna dela eta, herriko ikastetxeetan bat egin dute ospakizunarekin. Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarain, Urola Ikastolan, Azpeitiko Ikastola Ikasberrin eta Iraurgi Ikastetxean hainbat ekintza egin dituzte egun osoan zehar. Hemen, ikastetxeetan ateratako argazki batzuk.