Euskararen Eguna ospatuko dute aurten ere herriko ikastetxeetan

Uztarria.eus 2015ko abe. 2a, 18:23

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarain, Urola Ikastolan, Azpeitiko Ikastola Ikasberrin eta Iraurgi Ikastetxean egun beteko egitarauak prestatu dituzte biharko.

Bihar, abenduak 3, Euskararen Eguna da eta Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarain, Urola Ikastolan, Azpeitiko Ikastola Ikasberrin eta Iraurgi Ikastetxean egun beteko egitarauak prestatu dituzte.

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarain eta Urola Ikastolan, honako ekintzak izango dituzte:

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza:

Goizean:

  • Euskal musika.
  • Ikastolaren apainketa: Ikastolaren 50. urteurrena, Karmelo Etxegarai…
  • Irratsaio berezia: abestiak, bertsoak, esaera zaharrak, euskal kantak...
  • Irteerak.
  • Ipuin kontaketak, bideoak.
  • Idazlea gelan.
  • Marrazkiak.
  • Dantzak.
  • Euskal abestiak. 

Arratsaldean:

  • Euskal musika.
  • Flashmob-a, Ikastolaren 50. urteurreneko abestiarekin. 
  • Jolasak.
  • Askaria.

Urola Ikastola, DBH eta Batxilergoa:

  • DBH 1 eta DBH 2ko ikasleek ibilaldi neurtua egingo dute Urrestillara.
  • Ibilaldi neurtuaren ibilbidean ateratako argazkien lehiaketa egingo da.
  • Irudi lehiaketa: aurtengo leloa Ikastolaren 50. urteurrena da. DBH 1eko ikasleek egin dituzte lan horiek eta, dagoeneko, erakusketa ikastolan dago ikusgai.
  • DBH 3 eta DBH 4ko ikasleek jokoak eta kirol partidak izango dituzte: MHLZ, mus txapelketa, eskoba txapelketa, futbola, saskibaloia, pilota...

Azpeitiko Ikasberri Ikastolak, berriz, honako egitaraua antolatu du biharko:

  • 09:30ean: Egunari ongietorria.
  • 09:45ean: Pregoia.
  • 10:00etan: DBHkoek IV. Euskal Jolasen topaketa. Batxilergokoentzat, aldiz, Ikastolak 50 urte hitzaldia.
  • 10:15ean: Mari Domingiri ongietorrikoa HHkoek. LH1koek eta LH2koek, berriz, agurra Mari Domingiri.
  • 11:00etan: Hamaiketakoa.
  • 11:30ean: HHkoentzat eta LHkoentzat aurpegi-margoketa eta euskara aldarrikatzeko leloen zozketa, LHkoentzat geletan jolasak eta, DBH eta Batxilergokoek, 3x3 txapelketa.
  • 12:00etan: LH5ekoek LH6koek mahaiko tenis txapelketa, pilota txapelketa eta mus txapelketa.
  • 12:30ean: Leloen irakurketa eta mahai teniseko sarien zozketa. DBHkoek eta Batxilergokoek futbol 7 txapelketa.
  • 13:30ean: Bazkaria aretoan (DBHkoak eta Batxilergokoak).
  • 15:00etan: HH eta LH 1.mailakoak, LH 2.mailakoak, LH 3.mailakoak eta LH 4.mailakoak esku lanak egingo dituzte. LHkoek San Sebastian eguneko danborradako zozketa eta HHkoek ipuin kontaketa.
  • 15:30ean: HHkoentzat Haur Jolasak eta Batxilergoko 2. mailakoen eskutik, show-a.
  • 16:30ean: LHkoek Gabonetako zuhaitzaren apainketa.
  • 17:00ean: Egunaren amaiera.

Azpeitiko Iraurgi Ikastetxeak bihar honako egitaraua izango dute:

Haurreskola eta Haur Hezkuntza:

  • Goizean, 09:30ean: Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailakoak Haurreskolako eta Haur Hezkuntzakoengana joango dira emanaldi txiki bat eskaintzera. Abestiak kantatuko dituzte, eta asmakizun-sorta ederra eramango dute txikienek buruak astindu ditzaten. Ondoren, Haur Hezkuntzakoek banderatxoak egingo dituzte Bizi euskaraz leloarekin.
  • Arratsaldean: Horma-irudi erraldoia egingo dute haurrek eta talde-argazkia aterako da. Jarraian, Behin betiko abestia kantatuz kalejira egingo da. Ondoren, aurpegi-margotzea, dantza eta kanta ekitalditxoa mailaka eta ikus-entzunezko emanaldia. Behin betiko abestia kantatuz amaituko da ekitaldia.

Lehen Hezkuntza:

  • 09:30ean: Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailakoak Haurreskolako eta Haur Hezkuntzakoengana joango dira emanaldi txiki bat eskaintzera. Abestiak kantatuko dituzte, eta asmakizun-sorta ederra eramango dute txikienek buruak astindu ditzaten.
  • 10:30ean: Lehen Hezkuntzako 5. mailakoek bertso-saioa eskainiko diete Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailakoei aretoan. 
  • 15:40etik 16:40era: Euskal Olinpiadak. Euskara eta euskal kultura kirolarekin uztartuz olinpiadak egingo dituzte Lehen Hezkuntzako ikasle guztiek (1. ziklokoak frontoian, 2. ziklokoak saskibaloiko kantxan eta 3. ziklokoak futbol zelaian).
  • 16:45ean: Euskararen Eguneko manifestua irakurriko du Rokitxok eta ondoren Guk euskaraz, zuk zergatik ez? abestia kantatuz emango zaio amaiera egun berezi honi.

DBH eta DBHO:

  • 11:15: Jolas-orduan euskal musika entzunez girotuko dugu Euskararen Eguna.
  • 12:30: Batxilergokoek euskaldun berrien konpromiso eta ekarpenen inguruko hausnarketa egingo dute (manifestua irakurriko dute, bideo-laburrak ikusiko dituzte eta gai honen inguruko lanketa egingo da). Ondoren, kanta emanaldia izango dute Ane Juradoren eskutik.
  • 15:30: DBH1 eta DBH2koentzat Ginkana.
  • 15:30: DBH3koek euskaldun berrien konpromiso eta ekarpenen inguruko hausnarketa egingo dute (manifestua irakurriko da, bideo-laburrak ikusiko dituzte eta gai honen inguruko lanketa egingo da).
  • 15:55: DBH4koek euskaldun berrien konpromiso eta ekarpenen inguruko hausnarketa egingo dute (manifestua irakurriko da, bideo-laburrak ikusiko dituzte eta gai honen inguruko lanketa egingo da).
  • 16:00: DBH3koentzat bertso-saioa.
  • 16:25: DBH4koentzat kanta-emanaldia Ane Juradoren eskutik.