Bizikidetza lantzen, bost azpeitiarren testigantzak

Uztarria.eus 2015ko aza. 27a, 12:49

Baketik fundazioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak biktimen eta bizikidetzaren alde lanean ari diren pertsonen testigantzak bildu dituzte. Bizikidetza programetan murgilduta daude bideoko parte-hartzaileak, eta bost azpeitiarrek hitz egin dute.

2014an herritarren foroa osatu zuten Azpeitian, indarkeriaren ondorioen bizipenak partekatzeko. Bertan parte hartu zuten Alaitz Aguadok, Joxe Arregik, Manoli Urangak eta Mertxe Urtuzagak, eta bideoan ageri dira. Haiekin batera, Eneko Etxeberria Azpeitiko alkatea ere mintzatzen da.