Zapatuko Azketa-Erlo erronkarako egitaraua eta ordutegiak zehaztu dituzte

Uztarria.eus 2015ko urr. 19a, 19:15

Hamasei kirolarik eman dute izena, ibilbidea 10 minuturen azpitik egiten ahalegintzeko. 14:00etan herriko plazan elkartu eta 14:30ean abiatuko dira mendi martxan Azketara bidean, Joxe Apalantza buru dutela. Goian, lasterkariak bi minutuko tartearekin irtengo dira: Hassan Ait Chaou izengo da aurrena, 16:18an, eta Maria Zorroza azkena, 16:48an.

Azketatik Erlorako bidea hamar minutu azpitik bai? Zapatuan, urriak 24, argituko da auzia. Euskadi Irratiko Hiru Erregeen Mahaia saiokoek mendi lasterketetako euskal selekziokoei luzatutako erronkatik abiatutako proba egun horretan egingo dute eta hamasei kirolarik eman dute izena, ibilbidea 10 minuturen azpitik egiten ahalegintzeko; Txetxu Urbietak zuzendutako saioak Azketatik Erlorakoa denbora horren azpitik egin ezetz bota zien erronka euskal selekziokoei.

Irratikoek Azpeitiko Udalaren, Xeye Atletismo Taldearen eta Lagun Onak Mendi Bazkunaren laguntza izango dute, zapatukoa ondo ateratzeko. Egitaraua eta ordutegiak zehaztu dituzte dagoeneko. Horrela, erronkan parte hartuko duten kirolariak, antolatzaileak zein proba bertatik bertara jarraitu nahi dutenak 14:00etan herriko plazan elkartu eta 14:30ean abiatuko dira mendi martxan Azketara bidean, Joxe Apalantza buru dutela.

Goian, 15:30ean bidea aztertzeko tartea izango dute kirolariek, erronkari ekin aurretik. Lasterkariak bi minutuko tartearekin irtengo dira: Hassan Ait Chaou izengo da aurrena, 16:18an, eta Maria Zorroza azkena, 16:48an. Hau da parte-hartzaile guztien irteera ordutegia eta hurrenkera:

  • Hassan Ait Chaou (Euskal Selekzioa), 16:18.
  • Imanol Aleson (Azkoitia), 16:20.
  • Oier Ariznabarreta (Euskal Selekzioa), 16:22.
  • Egoitz Arruti (Xeye-Azpeitia), 16:24.
  • Elena Calvillo (Euskal Selekzioa), 16:26.
  • Joseba Diaz (Xeye-Azkoitia), 16:28.
  • Haritz Egea (Euskal Selekzioa), 16:30.
  • Iñaki Gabarain (Aizarnazabal), 16:32.
  • Ioritz Goenaga (Xeye-Azkoitia), 16:34.
  • Aitziber Ibarbia (Euskal Selekzioa), 16:36.
  • Iñigo Lariz (Euskal Selekzioa), 16:38.
  • Imanol Larrañaga (Euskal Selekzioa), 16:40.
  • Ainhoa Lendinez (Elgoibar), 16:42.
  • Maite Maiora (La Sportiva), 16:44.
  • Jexux Zelaia (Azpeitia), 16:46.
  • Maria Zorroza (Euskal Selekzioa), 16:48.