Astelehenean hasiko dira ipuin kontaketa saioak Udal Liburutegian

Uztarria.eus 2015ko urr. 14a, 18:30
Iazko ipuin kontaketa saioetako bat. (UDAL LIBURUTEGIA)

Guztira bederatzi izango dira, urrian eta azaroan barreiatuta, eta bakoitza adin tarte jakin bateko haurrei zuzenduta; 4 eta 12 urte artekoentzat pentsatutako ekimena da. Miriam Mendoza, Pello Añorga, Joxemari Karrere, Lupe Lekuona, Ines Bengoa, Mikel Susperregi, Ixabel Millet, Yolanda Arrieta eta Kantu Kantoi dira Azpeitira etorriko diren ipuin-kontalariak.

Datorren astelehenean, urriak 19, hasiko dira ikasturte honetako ipuin kontaketa saioak Udal Liburutegian. Hogeita seigarren urtez antolatu dituzte, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, haur eta gaztetxoen liburu zaletasuna suspertzea helburu duten saioak. 4 eta 12 urte arteko haurrentzat pentsatutako ekimena da, hain zuzen.

Guztira bederatzi saio izango dira, urrian eta azaroan barreiatuta, eta bakoitza adin tarte jakin bateko haurrei zuzenduta egongo da. Saio guztiak 18:00etan hasiko dira. Hona hemen, urriko eta azaroko ipuin kontaketa saioen egutegia:

  • Urriak 19, astelehena. Haur Hezkuntzako 4. mailakoentzat (2011. urtean jaiotakoak). Ipuin kontalaria: Miriam Mendoza.
  • Urriak 20, asteartea. Haur Hezkuntzako 5. mailakoentzat (2010. urtean jaiotakoak). Ipuin kontalaria: Pello Añorga.
  • Urriak 21, asteazkena. Lehen Hezkuntzako 1., 2., 3., 4., 5. eta 6. mailakoentzat. Ipuin kontalaria: Joxemari Karrere.
  • Urriak 26, astelehena. Haur Hezkuntzako 4. mailakoentzat (2011. urtean jaiotakoak). Ipuin kontalaria: Lupe Lekuona.
  • Azaroak 2, astelehena. Haur Hezkuntzako 5. mailakoentzat (2010. urtean jaiotakoak). Ipuin kontalaria: Ines Bengoa.
  • Azaroak 9, astelehena. Lehen Hezkuntzako 1., 2., 3. eta 4. mailakoentzat. Ipuin kontalaria: Mikel Susperregi.
  • Azaroak 16, astelehena. Haur Hezkuntzako 4. mailakoentzat (2011. urtean jaiotakoak). Ipuin kontalaria: Ixabel Millet.
  • Azaroak 23, astelehena. Haur Hezkuntzako 5. mailakoentzat (2010. urtean jaiotakoak). Ipuin kontalaria: Yolanda Arrieta.
  • Azaroak 30, astelehena. Lehen Hezkuntzako 1., 2., 3. eta 4. mailakoentzat. Ipuin kontalaria: Kantu Kantoi.

Urrestillan liburutegi zerbitzua, bihar

Bestalde bihar, osteguna, izango dute Urrestillan hileroko hitzordua Udal Liburutegiaren zerbitzuarekin, 17:30etik 19:00etara, Kaletxikiko nerabeen lokalean. Joan den martxotik, hilean behin eskaintzen dute aipatu zerbitzua Urrestillan.