Urrestillan liburutegi zerbitzua eskainiko dute hilean behin, ekaina bitartean

Uztarria.eus 2015ko mar. 12a, 11:57

Gaur, hilak 12, liburutegiko arduradun bat liburu, film edo bestelako dokumentuen lagin batekin bertaratuko da Urrestillara, eta herritarrek liburutegiko zerbitzuaz gozatu ahal izango dute, 17:30etik 19:00etara bitartean.

Udal Liburutegiak eta Gazteria Sailak egitasmo berri bat jarriko dute abian gaur, osteguna, Urrestillan, hango bizilagunei "liburutegia gerturatzeko asmoz". Ekaina bitartean, hilean behin, liburutegiko zerbitzua eskainiko dute Urrestillako nerabeen lokalean.

Gaur, hilak 12, liburutegiko arduradun bat liburu, film edo bestelako dokumentuen lagin batekin bertaratuko da Urrestillara, eta herritarrek liburutegiko zerbitzuaz gozatu ahal izango dute, 17:30etik 19:00etara bitartean. Urrestildarrek maileguak egiteko eta mailegatutako materiala hurrengo hilean bertan itzultzeko aukera izango dute. Gainera, eskuratu nahi duten materiala eskatu ahal izango dute datorren hilerako.

Egitasmoaren sustatzaileek azaldu dutenez, liburutegiko txartela dutenek nahiz ez dutenek erabili ahal izango dute zerbitzua.