Jon Lapeira: "Gogor egin behar da lana, baina merezi du esperientzia bizitzea"

Urola Kostako Hitza 2015ko ira. 18a, 12:02
Jon Lapeira (E. Albizu Lizaso)

Tornuen Espainiako txapelketa irabazi ostean, Brasilera bidaiatu du Lapeirak, munduko lehiaketa jokatzeko. Eskolaz kanpo makina bat ordu inbertitu ditu bere gogoz azpeitiarrak.

Tornu eta fresadoren lehiaketa irabazi du aurten Jon Lapeirak (Azpeitia, 1996) SpainSkills lanbide heziketako Espainiako txapelketan. Hori dela-eta, tornuen munduko lehia jokatu du Sao Paulon (Brasil), abuztuan.

Zer da zehazki txapelketetan egin duzuen lana?

Munduko txapelketan, lau egunez, launa orduko lana geneukan. Planoa ematen ziguten, eta guk marraztu, programatu eta pieza osoa egin behar genuen. Denbora oso gutxi geneukan dena egiteko; nik, esate baterako, ezin izan nituen bukatu piezak, eta 26 parte-hartzaileetatik zortzirek soilik lortu zuten guztia amaitzea. Ahal nuena egin nuen, eta gustura nago, lan txukuna egin nuelako. Brasilgo txapelketan 1.100 lehiakide inguru zeuden, beraien tutoreekin, lanbide heziketako ziklo guztietakoak, eta 26 lagunek parte hartu genuen tornuen lehiaketan.

Puntuaketa nola egiten dute?

Hiru egun ziren puntuagarriak. Tornuen neurri bakoitzak bere puntuak zituen, eta horiek formula batekin biderkatzen zituzten. 400 eta 600 puntu artean lor daitezke. 500 puntu edo gehiago egiten dituztenei diploma bat ematen diete, bikaintasunaren saria. Hori, ordea, oso zaila da.

Elkarrizketa osorik, Urola Kostako Hitza-ren webgunean.