Estelada berriro udaletxeko balkoian

Uztarria.eus 2015ko ira. 11a, 19:28

2014ko azaroan Kataluniako independentziaren gaineko kontsulta zela-eta egin bezala gaur, irailak 11 eta Diada eguna, estelada jarri du Udalak udaletxeko balkoian. Gaurkoan ikurrinarekin batera jarri dute, Azpeitiko Udalak "bat egiten" duelako "nazioen erabakitze eskubidearen aldarrikapenarekin". Udal ordezkarien esanetan, "Kataluniako herriak autodeterminazioa eta erabakitzeko eskubidearen alde egindako lana eta emandako pausoak defendatzen ditugu. Euskal Herriarentzat ispilu izan behar du". Iaz, Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkari Carlos Urkijok salaketa jarri zion Udalari, estelada jarri zuelako.