Urkijok Azpeitiko Udala salatu du udaletxeko balkoian estelada jartzeagatik

Uztarria.eus 2014ko abe. 12a, 14:15

Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkari Carlos Urkijok Azpeitiko Udala salatu du, azaroaren 9an Katalunian egin zen galdeketari babesa agertzeko estelada jarri zutelako udaletxeko balkoian

Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkari Carlos Urkijok Azpeitiko Udala salatu du, azaroaren 9an Katalunian egin zen galdeketari babesa agertzeko estelada jarri zutelako udaletxeko balkoian

Azaroaren 28an jaso zuen Azpeitiko Udalak Urkijoren errekurtsoa, eta salaketa Donostiako Administrazio auzitegian dago.

Azpeitiko Udalak Urkijoren hainbat salaketa jaso ditu agintaldi honetan. Hala nola, kontratazioetan hizkuntz irizpideak eskatzeagatik, Udalbiltza diruz laguntzeagatik, presoen senideei diru-laguntza emateagatik, Libre lan-taldeak aurkeztutako mozioa onartzeagatik eta udaletxean Espainiako bandera ez jartzeagatik.

Uztarria aldizkariaren azaroko zenbakian irakurri daiteke Urkijoren salaketen gaineko erreportajea.