Udalak harrera egin dio Oihana Goenaga igerilariari

Uztarria.eus 2015ko uzt. 20a, 12:25

Oihana Goenaga igerilari azpeitiarrak junior mailako Udako Espainiako Txapelketa irabazi zuen 200 metro libre proban. Horren harira, harrera egin zion Udalak larunbatean udaletxean. Bere senide eta lagunak nahiz udal ordezkariak izan ziren harrera ekitaldian, eta Estitxu Elduaien kiroletako batzordeburuak jarri zion txapela.