Izarraitz Igeri Elkarteko lau igerilari Bartzelonan dira egunotan, Espainiako Junior eta Absolutu Txapelketetan lehiatzen. Gaur arratsaldean, txapelketen hirugarren jardunaldian, Oihana Goenagak 200 metro libreetako urrea irabazi du, junior mailan. Izarraitzekoek Goenagak jokatu eta irabazi duen finalaren bideo hau zabaldu dute sare sozialetan.