Oihana Goenagari harrera egingo dio Udalak zapatuan

Uztarria.eus 2015ko uzt. 14a, 13:04
Azpeitiko Kirolari izendatu zuten Goenaga 2013an.

19:00etan egingo diote harrera udaletxean. Izan ere, joan den larunbatean Espainiako Txapelketa irabazi zuen azpeitiarrak, 200 metro libre estiloan. 

Oihana Goenagari harrera egingo dio Azpeitiko Udalak zapatuan, uztailak 18, 19:00etan udaletxean. Izan ere, joan den larunbatean junior mailako Espainiako Txapelketa irabazi zuen Izarraitz elkarteko igerilari azpeitiarrak, 200 metro libre proban.

Juniorrek eta absolutuek asteburuan jokatu dituzte igeriketako Espainiako Txapelketak, Bartzelonan. Lau azpeitiar igerilari izan dira bertan lehiatzen: Oihana Goenaga, Ainhoa Goenaga, Jon Aizpuru eta Aiora Beristain.