Saloiko dantzen emanaldia izango da igandean, Azpeitia Dantzanen baitan

Uztarria.eus 2015ko uzt. 10a, 12:32

Soreasu antzokian izango da, 20:00etan hasita. Emanaldiaren ostean, Jose Mari Orbegozo dantzaria omenduko du Azpeitiko Udalak, bere dantza ibilbideagatik eta saloiko dantzak Azpeitian zabaltzeko egindako lanagatik.

Azpeitia Dantzan egitasmoaren baitan, saloiko dantzen emanaldiaz gozatu ahal izango da igandean, hilak 12, Soreasu antzokian. 20:00etan hasita Jose Mari Orbegozoren Dantzaki taldea izangoda oholtzan.

Azpeitiko Udalak Orbegozo omenduko du bere dantza ibilbideagatik eta saloiko dantzak Azpeitian zabaltzeko egindako lanagatik. Gainera, hainbat sari jaso du aurten Orbegozok. Izan ere, Pasodobleko Europako Txapelketa irabazteaz gain, salsa modalitateko azpitxapelduna izan da, eta cha-cha-cha, vals, tangoa eta pasodoblea nahasten diren modalitatean hirugarren postuan eskuratu du.

Joan den asteburuan hasi zen aurtengo Azpeitia Dantzan Txo! esan zer nahi duzun eta Sahatsa taldearen Lesakan zeharka emanaldiekin.