Hainbat herri-eragilek ere babesa agertu diote Orkatzi

Uztarria.eus 2015ko eka. 19a, 19:41

"Orkatz Kultur Elkartearen aurkako erasoa, bakea eta konponbidearen aurkako eraso bezela ulertzen dugu", diote, zabaldu duten mezuan.

Atzo, osteguna, ezagutu zen Orkatz Kultur Elkartea konfiskatzeko agindua dela-eta erabaki horren kontra eta Orkatzi babesa erakutsiz zabaltzen ari diren mezuen zerrenda luzatzen ari da gaurko egunean zehar.

Horrela, hainbat herri-eragilek ondoko irakurketarekin bat egin dute:

"Orain dela 13 urte abiatu zen hainbat pertsona eta herriko tabernen aurkako auzia bere gorenera iritsi da. Espainiako auzitegi gorenak 101 elkarte bahitu eta bost pertsonari urtebete eta hamar hilabeteko kartzela zigorra ezarri die. Horien artean, gure herriko Orkatz Kultur Elkartea konfiskatzeko, bahitzeko, agindua eman dute. Orkatz betiko ixteko agindu dute Espainiako auzitegiek. Hori dela-eta, honakoa adierazi nahi dugu herriko eragile, komertzio, taberna, sindikatu eta alderdi politikoei:

  • Orkatz Kultur Elkarteari gure elkartasun eta babes osoa eskaini nahi diogu.
  • Orkatz Kultur Elkartearen aurkako erasoa, bakearen eta konponbidearen aurkako eraso bezala ulertzen dugu.
  • Azkenik, Orkatz Kultur Elkartearen alde egingo diren ekimenei gure atxikimendua adierazi nahi diegu, eta herritarrak bertan parte hartzera gonbidatzen ditugu, bereziki larunbat honetan 19:00tan egingo den manifestazioan. Konponbideari erasorik ez! Aski da, Orkatz libre! lelopean".

Herriko hainbat eragilek egin dute bat deialdiarekin, eta beste asko ari dira atxikimendua ematen. Haien artean daude honakoak:

  • Zezen Beltz.
  • Urrestillako Festa Batzordea.
  • Jauzika Heziketa Elkartea.
  • Bilgune Feminista.
  • Natul Euskara Taldea.
  • Elkar-ekin.
  • Haujijijai Festa Batzordea.
  • Marea Arroxa.
  • Erniarraitz Bertsozale Elkartea.
  • Azpeitiko Gaztetxea.
  • Azpeitiko Sare.
  • Azpeitiko Ikasle Taldea.
  • Emakumeen Antzerki Taldea.
  • Azpeitiko Fracking ez! taldea.
  • XJ Auzolanean.
  • Sokaitz Eskalada Kluba.
  • Zubi Zarreko musika taldeak: Verrater, Kaluse, Friday´s Crew, Egurra ta Kitto, Old Bridge, Belar Txarrak, Bellator, Kasik.
  • Urrestillako Musika Taldeak.
  • Ta3. Zinekluba.
  • Oinatz Animalista Taldea.
  • Ikasberri Kirol Elkartea.