Euripean baina umore onez hasi dituzte festak Elizkalean

Uztarria.eus 2015ko eka. 11a, 20:58

Korputz jaiak abian dira Elizkalean. Urtero bezala, musika eta buruhandiak izan dira hiru eguneko festa egitarauari hasiera eman diotenak. Juan Antxieta Musika Eskolako txistulariak eta dultzainariak kalean gora eta behera ibili dira aurrena, euripean, korputzen hasiera iragarriz. Ondoren, buruhandiek korrika eta saltoka jarri dituzte haien irteeraren zain ziren gaztetxoak. Kaleko hildakoen aldeko mezarekin bukatuko dute jaietako lehen egun hau. Ostiralean eta zapatuan, berriz, hainbat ekitaldi izango dira aukeran. Ikusi hemen egitarau osoa.