Gaur hasiko dira Elizkaleko Korputz jaiak

Uztarria.eus 2015ko eka. 11a, 12:38
Iazko Elizkaleko festak.

Gaur 18:00etan hasiko dira festak, eta zapatu gauerdira bitartean ekitaldi ugari izango da Elizkalean. Hala nola, musika emanaldiak, meza, poteoa, erromeria eta afaria egingo dituzte.

Gaur, osteguna, hasiko dira Elizkaleko Korputz jaiak. Egitarau oparoa prestatu du Elizkaleko Festa Batzordeak datozen egunetarako. Gaur hasi eta zapatura bitartean ekitaldi ugari izango dira Elizkalean. Hala nola, musika emanaldiak, meza, poteoa, erromeria eta afaria egingo dituzte.

Gaur, 18:00etan emango diete festei hasiera, albokarien eta txalapartarien emanaldiarekin. Ondoren, Juan Antxieta musika eskolakoen kalejira izango da, eta segidan buruhandiak. 19:00etan, berriz, kaleko hildakoen aldeko meza egingo dute Bakardadearen kaperan.

Hemen Elizkaleko Korputz jaien egitaraua osorik: 

Ekainak 11, osteguna:

  • 18:00etan jaien hasiera, albokari eta txalapartariekin.
  • 18:15ean Juan Antxieta Musika Eskolakoen kalejira. Ondoren, buruhandiak.
  • 19:00etan meza Bakardadearen kaperan, kaleko hildakoen alde.

Ekainak 12, ostirala:

  • 18:00etan albokari eta txalapartariak.
  • 18:15ean Juan Antxieta Musika Eskolakoekin kalejira. Ondoren, buruhandiak.
  • 19:00etan gitarra-poteoa.
  • 23:00etan Ane Jurado gitarra-jole eta kantariaren emanaldia.
  • 23:30ean Landa eta Antxitte bikotearekin erromeria.

Ekainak 13, zapatua:

  • 13:00etan Itsasi Dantza Taldekoen emanaldia.
  • 19:30ean lagunarteko kalejira alaia.
  • 20:30ean lagunarteko afaria, Baigera I-eko tabernan.
  • 23:00etan erromeria, Nonahi taldearekin.
  • 00:00etan zozketa, kalean bertan.