Bilbao Mendi Film Festibaleko lanen lehen emanaldia gaur, Soreasun

Uztarria.eus 2015ko mai. 26a, 14:42

Gaur, asteartea, Afterglow eta Valley Uprising filmak ikusi ahal izango dira, 21:00etatik aurrera, Soreasu antzokian. Ostegunean ere izango da Bilbao Mendi Film Festibalean saritutako lanen emanaldia, eta SatiDuct Tape SurfingSufferfest 2eta Mission Steeps filmak emango dituzte.

Joan den igandean hasi zen udaberriko Mendi Astea, Txalintxoko Egunarekin. Gaur, asteartea, berriz, zine emanaldia izango da Soreasu antzokian. Bilbao Mendi Film Festibalean saritutako lanen lehen emanaldia eskainiko dute, 21:00etan hasita. Afterglow eta Valley Uprising filmak ikusi ahal izango dira, Menditour-en lehen saioan. Ostegunean izango da Menditour-en bigarren saioa, eta SatiDuct Tape SurfingSufferfest 2eta Mission Steeps filmak emango dituzte.

Egun bakoitzeko sarrerak 5 eurotan salduko dituzte. Bi egunetan joatea nahi dutenek, ordea, bi saioetarako bonoa erosteko aukera izango dute, 8 euroren truke. Bonoak aurrez erosi ahal izango dira, mendizaleen tabernan edo Sanagustin kulturgunean, eta Internet bidez ere bai, Sanagustinen webgunean.

Mendi Asteari bukaera datorren igandean, hilak 31, emango diote Xoxoteko Egunarekin.