Azkue enpresak finantza akordioa eta lantegiaren salerosketa sinatu ditu notarioaren aurrean

Uztarria.eus 2015ko mai. 13a, 14:13

Azkue enpresako ordezkariek eta zenbait finantza erakundetako kideek zein administratzaile konkurtsalak finantza akordioa eta fabrikaren salerosketa sinatu dituzte gaur, asteazkena, notarioaren aurrean. Azpeitiko Notaritzan egin dute sinadura ekitaldia, 11:15ak pasatxoan, eta sinadura hori tarteko, Azkue Soizetate Laborala, bertako langileen esku gelditu da.