Azpeitia anitza, arrazakeriaren eta xenofobiaren kontra

Uztarria.eus 2015ko mar. 18a, 21:02

Jatorri ezberdineko azpeitiarrek, eragileetako ordezkari eta norbanako, bat egin dute asteazken arratsaldean Perez Arregi plazan, Elkar-ekinek deitutako arrazakeriaren eta xenofobiaren kontrako ekitaldian; zapatuan, martxoak 21, da Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna. Azpeitia anitza zioen pankarta borobila lurrean jarri eta, haren bueltan, koloretako argiak eskuetan zituztela borobila osatu dute guztiek, aniztasuna eta elkarbizitza irudikatzeko. Jatorri ezberdineko azpeitiarrek bakoitzak bere hizkuntzan irakurri dute mezua, eta txalo artean eta igandeko Korrikan parte hartzeko deiarekin amaitu da ekitaldia.