Musika bandak eta Udalak hitzarmena sinatu dute

Uztarria.eus | Kultura | Argazkia
2015-03-11 10:36

Musika Bandak eta Udalak hitzarmena sinatu zuten atzo, asteartea. Aitor Hernandez musika bandako lehendakariak eta Eneko Etxeberria alkateak sinatu zuten akordioa, eta haren arabera, musika bandak hainbat kontzertu eta emanaldi eskainiko ditu 2015ean herrian. Udalak, berriz, 54.800 euroko laguntza emango dio musika bandari. "Musika bandak herriko festetan eta ospakizunetan duen garrantzia nabarmendu" du Udalak. Otsaileko udalbatzarrean aho batez onartu zuten hitzarmenaren edukia.

Bidali:  

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia hauhalaxedek | 2015-03-11 : 13:42

Berriz galdeuko det....zertan gastatzen ditu bandiek 54800 euro? Eskerrik asko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa