Herbeheretako ikasleak Urola Ikastolan

Uztarria.eus 2015ko mar. 9a, 17:08

Hemengo ikasleek urtarrilean Landgraaf-en egindako egonaldiaren trukean, Herbeheretako 16 ikasle Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitia BHI-n izan dira hamar egunez. Azpeita eta Azkoitiko familietan hartu dute ostatu eta "Euskal Herriko ohiturak eta bizimodua ezagutzeko aukera izan dute", Urola Ikastolakoek azaldu dutenez.

Horrela, Iruñean, Donostia International Physics Centre-n, Mutrikuko Olatuaren Plantan, Bizkaiko Teknologia Parkean edo Galarreta frontoian ibili dira, "Euskal Herriko ezaugarri ezberdinak ezagutzen eta egiten diharduten lanerako materiala jasotzen", eta Gasteizen Legebiltzarreko presidentea den Bakartxo Telleriak hartu zituen. Argazkian, Herbeheretako ikasleak eta irakasleak Urola Ikastolakoekin, Azpeitiko eraikinaren atarian. (Argazkia: UROLA IKASTOLA)