Urola Ikastolako ikasleak Herbeheretan

Uztarria.eus 2015ko urt. 15a, 11:00

Urola Ikastolako ikasleak Herbeheretan dira egunotan, Europako Comenius programaren baitan. Limburgish and Basque in Bad Times: We Need, We Offer proiektua lantzen ari dira Landgraaf hiriko Charlemagne College-ko ikasleekin, eta hango ikasleen familietan ari dira egun hauek pasatzen. Urola Ikastolakoek azaldu dutenez, "hara eta hona dabiltza proiekturako tokiak bisitatzen: Herbeheretan zein Belgikan, eta Alemanian ere izan dira. Ikasteaz eta lan egiteaz gain, lagunak nahiz tokiak ezagutzeko eta ondo pasatzeko aukera paregabea da hau". Landgraaf Herbeheretako hegoaldean dago, Maastrichtetik gertu eta Belgika eta Alemaniako mugen ondoan.