Emaitza txarrarekin hasi dute Xaputarrek Gipuzkoako Taldekako Xake Ligako bigarren fasea

Uztarria.eus 2015ko mar. 3a, 09:03
Pasa den larunbatean, azken orduko aldaketak medio, Azpeitian jokatu zuten Xaputarrak Xake Taldeko kideek Gipuzkoako Taldekako Xake Ligako igoera faseko lehenengo jardunaldia. Preferente mailako Fomento B taldearen aurka aritu ziren, eta 0 eta 4 galdu zuten azpeitiarrek. Xaputarrak taldeko Aitor Priya, Iñaki Uranga, Aitor Elustondo eta Juan Carlos Fernandez aritu ziren lehian. 
 
Igoera fasea hasi haurretik zuen abantaila galdu du Azpeitiko taldeak eta bigarren postuan dira egun. Sailkapeneko Donostiako Fortuna taldea da, bigarrenari 0,5 puntuko aldea aterata..

Datorren larunbatean liderraren aurka, Fortunaren aurka, jokatuko du Azpeitiko taldeak, etxetik kanpo.