Azpeitiko Xake Taldea berdinduta, baina lehenen Gipuzkoakoko Txapelketan

Uztarria.eus 2015ko ots. 24a, 09:01

Joan den zapatuan Donostian izan ziren Azpeitiko Xake Taldeko kideak, Gros I taldearen aurkako jardunaldia jokatzen. Gipuzkoako Taldekako Xake Ligako azken jardunaldia izan zen, eta 0.5 eta 3.5 irabazi zuten azpeitiarrek. Aitor Priya, Patxi Isasmendi, Eneko Alberdi eta Aitor Elustondo aritu ziren jokuan, eta Priyak berdinketa lortu bazuen ere, beste hirurek garaipena lortu zuten.

Emaitza horiei esker sailkapeneko lehen postuan da Azpeitiko taldea, Arrasate-Arlutz taldearekin berdinduta (20.5 puntu). Lehen fasean lortutako puntuak kontatu egiten dira igoera fasean, eta Azpeitiko taldea 10 punturekin hasiko da. Larunbatean Oreretan Fomento B taldearen aurka jokatuko dute azpeitiarrek, 16:00etan hasita, eta talde hori 7 punturekin hasiko da bigarren fasea jokatzen.