Unai Arroyok eta Majida Maayoufek irabazi dute XVII. Ikasberri Krosa

Uztarria.eus 2015ko ots. 2a, 11:42

Ikasberri Kirol Elkarteak antolatuta, XVII. Krosa jokatu zuten atzo, igandea, dozenaka lasterkarik, Ikasberri ikastolaren ondoko zelaietan. Umeen eta gaztetxoen lasterketak bukatuta, helduak aritu ziren lehian, maila desberdinetan banatuta. Eguraldiak lagundu ez bazuen ere, jende ugari izan zen euriari aurre egin eta lasterketak ikusten.

Senior gizonezkoetan Unai Arroyo (Tolosa C.F.) izan zen nagusi, eta berak irabazi zuen Euskadiko txapela ere. Bigarren eta hirugarren postuan Eneko Agirrezabal (Txindoki Atletismo Taldea) eta David Garcia (Durangaldea Running) sailkatu ziren. Emakumezkoetan, berriz, Majida Maayouf (Atletismo Santutxu) izan zen helmugaratzen azkarrena. Haren ostean helmugaratu ziren Iraia Garcia (Atletismo Santutxu) eta Maite Mayora (Goierri Garaia). Maayouf Euskal Herrian jaiotakoa ez denez, Garciak jaso zuen Euskadiko Txapelketako garaikurra. Hori dela eta, Mayora Euskadiko azpitxapelduna izan zen, eta krosean laugarren sailkatu zen Aratz Rodriguez (Atletismo San Sebastian) izan zen Euskadiko hirugarrena.

Gainontzeko sailkapenak Gipuzkoako Atletismo Federazioen webgunean aurkitu daitezke.