Madalenako ospitalea ezagutzeko bisita gidatua izango da zapatuan

Uztarria.eus 2014ko abe. 11a, 13:04
Joan den maiatzaren 1ean inauguratu zuten ospitale berritua.

Zapatuan 12:00etan izango da bisita, eta ez da aurrez erreserbarik egin beharko. Ordubeteko iraupena izango du bisitak eta hiru euro ordaindu beharko da.

Ezkutuko Altxorrak egitasmoaren baitan, Madalenako ospitale berritua ezagutzeko bisita gidatua izango da zapatuan, hilak 13. Eraikina bisitatzea nahi dutenek ez dute aurrez erreserbarik egin beharko, eta 12:00etan ospitale atarira bertaratu beharko dute. Ordubeteko iraupena izango du bisitak, eta hiru euro ordaindu beharko da. Juan Bautista Mendizabalek gidatuko du bisita.