Ospitale berritua, inauguratuta

Uztarria.eus 2014ko mai. 2a, 13:35

Atzo, maiatzak 1, inauguratu zuten Madalenako ospitale eraberritua. 11:00etan meza egin zuten Madalenako baselizan eta 12:00etan izan zen inaugurazio ekitaldia. Jende ugari bertaratu zen, eta ordu eta erdi inguruko ekitaldia eta interpretazio zentroaren bedeinkapena egin zituzten. Bertan izan ziren, besteak beste, Juan Jose Etxeberria Loiolako probintziala, Francisco Jose Ruiz Espainiako probintziala, Jose Manuel Añon jesuita, Carlos Coupeau jesuita eta espiritualtasun ignaziarrean aditua, Anton Lopez Aberasturi arkitektoa eta Eneko Etxeberria Azpeitiko alkatea. Udaleko beste hainbat zinegotzi ere bertan izan ziren. Hemen ekitaldiko argazki bilduma: