Asteburu honetan ere '8 apellidos vascos' emango dute Soreasun

Uztarria.eus 2014ko api. 1a, 12:22

Pasa den asteburuan izan duen arrakasta ikusita, eta herritar ugari sarrera gabe gelditu denez, datorren asteburuan ere 8 apellidos vascos filma ikusi ahal izango da Soreasu antzokian. Ostiraletik astelehenera bitartean zazpi emanaldi izango dira.

Ostiralean 22:00etan hasita emango dute. Zapatuan, berriz, 19:30ean eta 22:00etan izango dira emanaldiak. Igandean ere bi aldiz emango dute 8 apellidos vascos; 17:00etan eta 19:30ean, eta astelehenean 19:00etan eta 21:30ean ikusi ahal izango da.

Adin guztietako ikusleentzako da 8 apellidos vascos filma.