Jendetza '8 apellidos vascos' ikusten

Uztarria.eus 2014ko mar. 31a, 12:07

Beste hainbat herritako gisan, Azpeitian ere ikusmina eragin du 8 apellidos vascos filmak. Ostiralean izan zen aurreneko emanaldia, eta jendetza izan zen Soreasu antzokian. Zapatuan ere jende ugari izan zen, eta Soreasuko tuneltxora arteko ilara sortu zen 20:00etako emanaldiaren aurretik (argazkian). Atzo ere herritar ugari izan zen filma ikusten, eta gaur, astelehena, izango dira horretarako azken bi aukera; 19:00etan eta 21:30ean.