Herritarren iritziak jasotzeko galdetegiak eta buzoiak, martxan

Uztarria.eus | Udala | Artikulua
2013-12-13 17:43

2014rako udal aurrekontuak osatzeko Denon Artean prozesuaren baitan, galdeketak etxez etxe banatzen hasi dira eta buzoiak ere jarri dituzte auzoetan. Azken horiek abenduaren 20a arte egongo dira kaleetan.

Ainhoa Beristain eta Aritz Epelde zinegotziak, Olazko Andre Mariaren plazako buzoiaren ondoan.  Ikusi haundiago | Argazki originala

Udala hasi da 2014rako aurrekontuak osatzen. Horretarako, aurreko bi urteetan bezala, herritarren parte-hartzea eta ekarpenak bideratzeko Denon Artean prozesua ere abian du. Auzoz auzo eta arloka egiten ari diren batzarretan herritarren eta eragileen iritziak eta ekarpenak jasotzen ari dira udal ordezkariak. Baina "helburua ahalik eta herritar gehienen iritziak eta beharrak jasotzea izanik", aurten beste bitarteko batzuk ere erabiliko dituzte Denon Artean prozesua indartzeko.

Bitarteko horiek etxez etxe banatzen hasiak diren galdeketak eta aste honetan bertan herriko auzo eta kaleetan jarri dituzten buzoi bereziak dira, "herritarrei bidea errazteko". Aipatutako buzoiak abenduaren 20a arte edukiko dituzte kaleetan. Hala ere, badira urte osoan zehar herritarren eskura dauden buzoiak, eta horiek "bere horretan" jarraituko dute aurrerantzean ere. Udaletxeko sarreran, Udal Liburutegian, igerilekuan eta Urrestillan (jubilatuen elkartearen ondoan) daude buzoi iraunkorrak.

"Herritar guztiak animatu nahi ditugu beren iritzia ematera -dio Udal Gobernuak-. Izan daiteke arlo edo eremu zehatzei loturikoa, proiektu bat eraikitzeko lehen ideia, edota auzoan konpondu beharrean ikusten diren detaile txikiak. Baina guztiak dira herritarren egunerokoan eragiten dutenak. Eta horregatik dira garrantzitsuak bai azpeitiarrontzat, baita Azpeitiko Udalarentzat ere". Jasotako "ekarpen guztiak aztertu eta lantzeko konpromisoa" berretsi dute udal agintariek.

Bidali:  

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia Betikue | 2013-12-13 : 19:56

...jaso det etxien...ezkerrak euskeraz dakitan..."denon artean"???..ez dakinak ez daka erraz... impostuak ordaintzeko bai, ordun bai "denon artean"...

Erabiltzailearen aurpegia hauhalaxedek | 2013-12-14 : 10:11

alde batea betikue arrazoye dake....baño zemat kostau da buzoi hoyek kolokatzie?zertako? udaletxeko sarreran buzoye aspalditik ez dao ba...horrenbeste kostatze al da ba bertaño jutie...?

Erabiltzailearen aurpegia nekane | 2013-12-14 : 17:46

Betikue ze hizkuntzatan ateatzie nahi dezu ba? Arabiarrez?

Erabiltzailearen aurpegia Betikue | 2013-12-14 : 18:06

Nekane, Azpeitiko uladeko webguneak dazkan izkuntza aukera berdinetan, adibidez. Baina Arabiarra ez zait gaizki iruditzen!ojo!

Erabiltzailearen aurpegia joxelu | 2013-12-14 : 19:54

Beti berdin dira batzuek, gauzen alde ona ikusi beharrean dena gaizki ikusten debe, esin al dezute era positiboan hitzegin? ematen du herri honetan segun zeinek egiten dituen gauzak, ondo edo gaizki gagoela, hemen ikusten ditudan keixak ez al litzeke hobe izango buzoi hoietan esatea?
Nere opinioz ondo dago kritikatzea bainan ironik gabe eta era baikorrean.

Herritar xume bat

Erabiltzailearen aurpegia Betikue | 2013-12-14 : 21:55

Hizkuntzaren kexak buzoira eramateko, lehenengo bete behar den delako pamfletoa ulertu egin beharko litzateke. Ta porsupuesto herri hontan segun zeinek eitteitun gauzak ondo edo gaizki daudela...de toda la vida!...tamalez, baina beti horrela da.

Erabiltzailearen aurpegia joxelu | 2013-12-14 : 23:08

Betikue, hik beintzat ulertudekelakoan netxeok, morduan ez daukak zaila hemen esan dekana buzoian esatea, hori nahi nian esan. Dirudienez hortan ere nik ez diat asmatu eta faillatu egin diat.

Erabiltzailearen aurpegia Betikue | 2013-12-14 : 23:53

Joxelu, noski buzoiak, eta euskeraz jakiteak, ematen didan aukera ez dudala galduko...beste herritar batzuk, tamalez, ez dute aukera hori edukiko...udalak ez ditu kontutan eduki herritar denak, bere udal web gune edo bere alderdi politikoren web gunean egiten duen bezala. Besterik ez.

Erabiltzailearen aurpegia sindikalista | 2013-12-15 : 17:52

Uztarria ere gaztelaniaz jarri dezagun, denok hobeto ulertzeko. Honi ere udalak dirua ematen ziok, ezta?
Hobeto esanda, ze kojones alperrik ari gaituk euskaraz. Askoz komodoa dek kastellanoz egitea, integratzaileago, eta modernoago.
Utzi ditzagun alde batera baserritar keriak eta jarri gaitezen ilustratuek bezala: vamos a hablar en kristiano!
Goian bego Ramon Labayen.

Erabiltzailearen aurpegia Betikue | 2013-12-15 : 18:42

...ongi etorri Mr Exagerao and argumentos ridikulos!

Erabiltzailearen aurpegia joxelu | 2013-12-16 : 13:46

ni sindikalistikin netxeok euskara ez duenak ulertzen horri guk lagundu egin beharkoziagu bainan etzitek ondo iruditzen den dena bi izkuntzetan argitaratzea euskaraz ez dakienari erakutzi egin beharko zuau. Bestela beti berdin jarraituko diagu diru pila gastauiz euzkara ez galtzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa