Denon Artean prozesuaren bileren egutegia, zehaztuta

Uztarria.eus 2013ko abe. 4a, 16:45

Gaur, asteazkena, egingo dira aurreneko biak: Plan Estrategikoaren aurkezpena eta Parekidetasun arloari dagokiona. Auzoetako eta arlokako batzar gehienak datorren astean izango dira.

2014rako udal aurrekontuetarako Denon Artean parte-hartze prozesuaren bileren egutegia zehaztuta dago; Lasaon egin beharreko bilera da, momentuz, airean dagoen bakarra Joan den azaroaren 27an egindako herri kontseiluarekin abiatu zen prozesuak arloz arloko eta auzoz auzoko bilerekin izango du segida. Hamabost batzar izango dira guztira, Lasaon egin beharrekoa barne.

Aurreneko biak gaur bertan, abenduaren 4an, egingo dira: Plan Estrategikoaren aurkezpena izango da bat (18:30ean, udaletxean), eta Parekidetasun arloari dagokiona bestea (18:30ean, Emakumeen Txokoan).

Hona hemen batzarren egutegi osoa:

Auzoak

  • Aratzerreka: abenduaren 9an, 19:00etan, tabernan.
  • Urrestilla: abenduaren 10ean, 20:30ean, jubilatuen elkartean.
  • Matxinbenta: abenduaren 11n, 19:00etan, tabernan.
  • Nuarbe: abenduaren 12an, 19:00etan, soziedadean.
  • Oñatz: abenduaren 14an, 11:00etan, tabernan.
  • Loiola: abenduaren 16an, 19:00etan, Loiolatxo elkartean.
  • Lasao: zehaztu gabe.

Arloak

  • Plan Estrategikoa: abenduaren 4an, 18:30ean, udaletxeko Areto Nagusian.
  • Parekidetasuna: abenduaren 4an, 18:30ean, Emakumeen Txokoan.
  • Mahai soziala: abenduaren 10ean, 19:00etan, Baigeran.
  • Hezkuntza: abenduaren 10ean, 19:00etan, Sindikatu Zaharrean.
  • Kultura: abenduaren 12an, 20:30ean, Baigeran.
  • Hirugarren adina: abenduaren 12an, 16:30ean, Baigeran.
  • Gazteak: abenduaren 13an, 20:00etan, udaletxeko 5. solairuan.
  • Kirola: abenduaren 18an, 20:00etan, udaletxeko Areto Nagusian.