'Musikalean', baina barruan

Uztarria.eus 2013ko aza. 19a, 19:14

Eguraldiak baldintzatuta hasi dira Santa Xexili egunaren bueltako ospakizunak. Gaur, asteartea, Juan Antxieta Musika Eskolak Musikalean ekimenarekin ekin dio egunotako egitarauari, baina aurreikusitako kalejirarik gabe. Kanpoko euri jasetatik babestuta, eskolan bertan egin behar izan dute festa ikasle eta irakasleek.