Kilometroen banaketa egingo du gaur, Korrika Batzordeak

Uztarria.eus 2013ko mar. 13a, 11:25

Zozketa egingo dute kilometroa erosi duten eragile guztien artean, eta ordainketa nola egin ere azalduko dute. Sindikatu Zaharrean izango da, 19:00etan hasita.

Datorren asteazkenean, hilak 20, pasatuko da 18. Korrika Azpeititik, eta herriko kilometroak banatzeko zozketa gaur, asteazkena, egingo dute. 19:00etan izango da, Sindikatu Zaharrean.

Bestalde, kilometroaren edo kilometro zatiaren ordainketa nola egin ere azalduko dute bertan.