Asier Cuevas nagusi Beasaingo herri lasterketan

Uztarria.eus 2013ko mar. 11a, 13:33

Azpeitiko bizilagunak 45:11 minutu behar izan zituen lasterketa bukatzeko. Gizonezko azpeitiarretan aurrena Gorka Malo (00:51:45) izan zen. Aldiz, emakumeetan, Mireia Agirre (01:14:38) izan zen aurreneko azpeitiarra.

Asier Cuevas Azpeitiko bizilagunak irabazi zuen atzo, igandea, Beasaingo III. Herri Lasterketa. Hamalau kilometroko lasterketa egiteko 45:11 minutu behar izan zituen Cuevasek. Emakumeetan aurrena, Cristina Loeda eibartarra izan zen, eta 53:41 denbora egin zuen.

Gorka Malo (51:45) izan zen lehenengo azpeitiarra, eta sailkapen orokorrean hogeigarrena izan zen. Emakumeetan, berriz, Mireia Agirre (01:14:38) izan zen aurreneko herritarra. Guztira, hamabi azpeitiarrek hartu zuten parte lasterketan.

2013ko Azkoitia-Azpeitia maratoi erdian Asier Cuevas omenduko dute

Hemen azpeitiarren sailkapena:

1.- Gorka Malo 00:51:45 (20. postua)

2.- Iker Segurola 00:52:53 (28. postua)

3.- Pedro Luengo 00:52:58 (29. postua)

4.- Jon Garate 00:53:03 (33. postua)

5.- Aritz Unanue 00:55:27 (49. postua)

6.- Gorka Otaegi 00:56:08 (59. postua)

7.- Xabat Aranguren 00:56:12 (62. postua)

8.- Antonio Carmona 00:56:53 (74. postua)

9.- Unai Agirrezabal 01:04:26 (175. postua)

10.- Jon Oria 01:06:51 (199. postua)

11.- Unai Urrestilla 01:08:00 (210. postua)

12.- Mireia Agirre 01:14:38 (244. postua)