'Goizeko izarra' jotzea erabaki dute danbor taldeetako zuzendariek

Uztarria.eus 2013ko urt. 10a, 13:49

Atzo, asteazkena, entsegu berezian hartu zuten erabakia danbor taldeetako zuzendariek, eta danborrek eta txapek bereiztuta jotzen duten bertsioa aukeratu dute.

Autengo sansebastianetako helduen danborradan abesti berri bat joko dute danbor taldeek: Goizeko izarra. Atzo, asteazkena, entsegu berezian hartu zuten erabakia danbor taldeetako zuzendariek, eta danborrak eta txapak bereiztuta jotzen duten bertsioa aukeratu dute.  Txokolotarrek egindakoa da abestia eta Unai Frantzesenak danborradarako moldatu du.

Danborradaren entseguak datorren asteartean, asteazkenean eta ostegunean izango dira, Izarraitz pilotalekuan. Haurrenak 16:00etan hasiko dira, eta helduenak 21:00etan.