Ostegunean irekiko dute XX. Azkoitia-Azpeitia Maratoi Erdirako izen-ematea

Uztarria.eus 2012ko aza. 14a, 18:46

Momentuz Interneten eman ahalko da izena, lasterketaren webgunean edo Kirolprobak.com-en. Azkez webgune horretan, gainera, Azpeitiko San Silbestrerako eta maratoi erdirako balioko duen izen-emate bateratua egiteko aukera irekiko dute. Diego Garciaren oroimenezko proba 2013ko martxoaren 23an egingo da.

Bihar, azaroaren 15ean, irekiko da XX: Azkoitia-Azpeitia Maratoi Erdirako izen-ematea. 2013ko martxoaren 23an jokatuko da Diego Garciaren oroimenezko lasterketa eta, besteak beste, Asier Cuevas omenduko dute bertan.

Momentuz Interneten eman ahalko da maratoi erdirako izena, lasterketaren webgunean edo Kirolprobak.com-en. Azkez webgune horretan, gainera, Azpeitiko San Silbestrerako eta maratoi erdirako balioko duen izen-emate bateratua egiteko aukera irekiko dute. "Beti bezala, mota guztietako korrikalariak animatu nahi ditugu, baina bereziki korrikalari herrikoien parte-hartzea handitzea dugu helburu", diote antolatzaileek, eta hori buruan dutela jarri dute martxan ekimena. Horrela, bi lasterketetan parte hartzeko asmoa duten korrikalariek "5 edo 6 euroko deskontuak" izango dituzte, izen-emate bateratuaren formula erabiliz gero.

Gainontzeko izen emateak 18, 21 edo 24 euro bitartean egin ahal izango dira, Joan de urtean bezala, federatua izan, carnet corredor plus deritzona izan edo ez izan edo txip horia izatearen arabera izango dira izen-emate kuotak, antolatzaileek azaldu dutenez.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide