Aizpuru III.na garaile Erremonteko Oriamendi Promozio Torneoan

Uztarria.eus 2012ko aza. 5a, 11:00
Aurrean Endika eta haren atzean Aizpuru III.na finaleko une batean.

Endikarekin batera aritu zen Aizpuru III.na, Ezkurra II.naren eta Olazarren kontra, eta 40 eta 27 nagusitu ziren Aizpuru III.na eta Endika.

Erremonteko Oriamendi Promozio Torneoko finala jokatu zen zapatuan, azaroak 3, Hernaniko Galarreta pilotalekuan eta Aizpuru III.na (Azpeitia, 1993) eta Endika nagusitu ziren, Ezkurra II.naren eta Olazarren kontra, 40 eta 27.

Endika nagusi izan zen partida guztian, eta hasieran Aizpuru III.na eta Endika 11 eta 6 aurreratu baziren ere, 13na berdintzea lortu zuten Ezkurra II.nak eta Olazarrek. Handik aurrera nagusi izan ziren Aizpuru III.na eta Endika.

Joan den uztailean egin zuen Aizpuru III.nak, Labaka eta Otaegi azpeitiarrekin batera erremonte profesionalera jauzia. Eta, uztailaren 14an egin zuten hirurek debuta Galarretan.