Zapatu hontan, hilek 26 Azpeitiko Plaza Txikiyen (Frontoi Txikin egualdi txarra inezkeo), goizeko 12:00tan hasita, Fanzine, disko, aldezkari... Banaketa alternatibuen postuek eongoituk. Gero arratsaldeko 17:00tan jokuek, une txokue, musikie izengoiau. 20:00aldien gaztetxien afaitxue. Ta egune borobiltzeko, 22:00tan Orreaga 778 taldien disko berriyen aurkezpena izengoiau, Shock Waves ta Oldarkor taldien emanaldiyekin batea, gaztetxien. Ume-ume, ume-gazte, ume-heldu, ume-zar... Heure izen hai ume-muturzikin!!
12:30ean ekitaldia Nuarben eta bazkaria ondoren.
Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak ikasturte berriari hasiera emateko ekitaldia Azpeitian ospatuko du, gurean ikastola sortu zenetik 50 urte bete direla eta Azpeitiko Ikastola Ikasberrik gonbidatuta. Ekitaldiaren gai ardatza 'Ikastola, euskal gizartearen zerbitzura' izango da.
Orreaga 778 taldeak, "Aske Izan Arte" euren disko berria aurkeztuko du, hil hontako 26an. Gaueko 22:00tatik aurrera gaztetxean ikusteko aukera izango dugu, Shock Waves eta Oldarkor taldeen emanaldiaz lagunduta. Giro aparta egongo dela seguru. Ez ezazue galdu!
Amaia Iturriotz, Ander Lizarralde, Arkatz Oiarzabal Xamoa, Nahikari Gabilondo, Nerea Elustondo eta Unai Mendizabal ariko dira kantuan.
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera: 18:00-20:00. Asteburu eta jaiegunetan: 12:00-14:00.