Uztarriaeus

'Aho bizarrik gabe', sareko liburuan orain

Uztarria.eus, Urola Kostako Hitza, Erlo Telebista, Azpeitiko Kultur Mahaia, Sanagustin Kulturgunea | 2016-02-01 : 12:00 | Uztarriaeus

Bi urteko zikloan Kultur Mahaiak, Erlok, Sanagustinek, Hitzak eta Uztarriak hamabi solasaldi antolatu genituen, puntako jendearekin, eta haien gogoetak bildu ditugu orain.

 

'Oroimen bizia, Azpeitiko auzoak XX. mendean' liburuaren lau ale zozkatu ditu Uztarriak

Uztarria.eus | 2016-01-29 : 11:18 | Uztarriaeus

Laxaro Azkunek idatzitako liburuan zenbat auzo agertzen diren asmatu behar zuten bazkideek zozketan parte hartzeko. Maite Garmendia, Jon Ander Bastida, Begoña Elias eta Luix Sanjuan dira sarituak. 

Bazkideen batzarra egin du Uztarriak

Uztarria.eus | 2016-01-28 : 11:45

Atzo, asteazkena, egin zuen Uztarria Komunikazio Taldeak bazkideen batzarra. 2015ko balantzea, 2016rako aurrekontua, zuzendaritza batzordearen eta estatutuen aldaketa eta etorkizunerako erronkak izan ziren hizpide batzarrean. Bestalde, Eregi Euskara eta Komunikazio ...

'Oroimen bizia, Azpeitiko auzoak XX. mendean' liburuaren lau ale zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus | 2016-01-26 : 10:21 | Uztarriaeus

Uztarriaren bazkideek har dezakete parte zozketan, galdera honi erantzun zuzena emanda: Zenbat auzo agertzen dira liburuan? Erantzunak ostiraleko 10:00ak baino lehen bidali behar dira uztarriazozketak@gmail.com helbidera, eta ostiralean bertan egingo du zozketa Uztarriak.

 

Uztarriak bazkideen batzarra egingo du asteazkenean

Uztarria.eus | 2016-01-25 : 10:48 | Uztarriaeus

Sindikatu Zaharrean izango da, 19:00etan hasita. 2015ko balantzea, 2016rako aurrekontua, zuzendaritza batzordearen eta estatutuen aldaketa eta etorkizunerako erronkak izango dira hizpide batzarrean.

Inkestan galdera berria: 'Sagardo denboraldian nora joateko ohitura duzu?'

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! | 2016-01-25 : 10:36 | Uztarriaeus

Uztarria.eus-ek galdera berria jarri du inkestan: 'Sagardo denboraldian nora joateko ohitura duzu?' Horri buruzko orain arteko emaitzak, hemen.

Luis Gurrutxagak irabazi du Uztarriako bazkide kanpainako asteburu pasa

Uztarria.eus | 2016-01-19 : 11:11

Joan den abenduan bazkide kanpaina berezia egin zuen Uztarria Komunikazio Taldeak. Horrela, hilabete horretan bazkide egin ziren norbanakoen artean asteburu pasa bat zozkatu zuen Uztarriak. Luis Gurrutxagak irabazi du saria ...

"Lanean ala jolasean" ari zen ez zekien gizonaren bizitzaren zertzeladak, argitara

Uztarria.eus | 2016-01-16 : 17:10 | Uztarriaeus

Jose Luis Frantzesena Schubert-i eskainitako biografia aurkeztu du gaur Uztarria Komunikazio Taldeak, Sanagustin kulturgunean. Maialen Etxanizek idatzitako hau da Uztarriak 2009an hasi zuen liburuxka biografikoen egitasmoaren hamabigarren eta azken emaitza.

 

Maialen Etxaniz: "Herriari benetako ekarpena egin dio Jose Luis Frantzesenak"

Uztarria.eus | 2016-01-14 : 10:32 | Uztarriaeus

Zapatuan, urtarrilak 16, aurkeztuko du Uztarria Komunikazio Taldeak Jose Luis Frantzesena Schubert-i eskainitako liburuxka biografikoa. Sanagustin kulturgunean izango da aurkezpena, 12:00etan. Maialen Etxanizek (Azpeitia, 1994) idatzi duen liburua da Uztarriaren liburuxka biografikoen saileko hamabigarren eta azken lana. Bazkideak hasi dira dagoeneko liburuxka  etxean jasotzen. Egindako lanaz-eta hitz egin du Etxanizek.

 

Jose Luis Frantzesenaren biografia aurkeztuko du Uztarriak zapatuan

Uztarria.eus | 2016-01-12 : 11:33 | Uztarriaeus

Datorren zapatuan, urtarrilak 16, Jose Luis Frantzesena Schuberten inguruko liburuxka biografikoa aurkeztuko du Uztarria Komunikazio Taldeak. Sanagustin kulturgunean izango da aurkezpena, 12:00etan hasita. 2009ko martxoan abiatu zuen Uztarriak liburuxka biografikoen proiektua eta Frantzesenari eskainitakoa izango da azkena. Hamabigarren liburuxka da hau eta Maialen Etxaniz azpeitiar kazetariak idatzi du. Liburuxkak bukatuta, aurrerago jakinaraziko duen beste proiektu batekin hasiko da Uztarria.  

 

%21 igo dira Uztarria.eus-eko bisitak 2015ean

Uztarria.eus | 2016-01-04 : 13:02 | Uztarriaeus

Inoiz baino bisita gehiago izan ditu Uztarria.eus-ek 2015. urtean: 1,2 milioi, 3.300 bisita baino gehiago eguneko. Gero eta bisita gehiago dator mugikorretatik eta sare sozialetatik.

 

2015eko albiste irakurrienak Uztarria.eus-en

Uztarria.eus | 2015-12-31 : 09:43 | Uztarriaeus

Iritsi gara 2015. urtearen azken egunera. Urteak era guztietako albisteak utzi ditu Azpeitian, eta horien berri eman du Uztarria.eus-ek.

Eskerrik&kasko!

Erabiltzailearen aurpegia Enok | 2015-12-31 : 09:24 | Uztarriaeus

Eskerrik asko arroxa, txuri, urdin, berde eta gorri herriko gaiak umore klabean lantzeagatik.

Eskerrik asko ...

'Kontuk eta komeriyek' saioaren azken atala: urte berri on!

Uztarria.eus | 2015-12-30 : 17:04 | Uztarriaeus

Kontuk eta komeriyek saioaren azken atala da hurrengo bideoa. Urte osoan zehar, hilabetez hilabete, kalean izan dira gai ezberdinak hizpide hartuta Xanti Agirrezabala, Ignacio Azkue, Mireia Galarza, Ignacio Arakistain ...

Irailarekin bukatuko da Uztarriaren tonbolako sariak jasotzeko epea

Uztarria.eus | 2015-09-29 : 16:30 | Uztarriaeus

Bihar, hilak 30, izango dute azken aukera zozketan saritutako txartelen jabeek; hilaren 15etik, ordezko zenbakiak dira baliodunak. Eroski Bidaiakek eskainitako bi lagunentzako asteburu pasa (5.257 zenbakia) da banatzeko gelditzen den sari bakarra.

Tonbolako ordezko zenbakien jabeek jaso ditzakete sariak jada

Uztarria.eus | 2015-09-15 : 10:13 | Uztarriaeus

Ukabik eskainitako Netbook-aren eta Halcon bidaiakek eskainitako bi lagunentzako asteburu pasaren jabeak soilik agertu dira hamabost egunotan. Gaurtik aurrera, hamabost egun dituzte Odriozola Ardoakek eskainitako otarrearen eta Eroski bidaiakek eskainitako asteburu pasari dagozkien zenbaki sarituen ordezkoen jabeek sariak eskuratzeko. 3.284 da otarrearen ordezko zenbakia, eta 5.257 asteburu pasarena.

Uztarrian praktikak egin nahi?

Uztarria.eus | 2015-09-09 : 12:30 | Uztarriaeus

Komunikazio ikasketetako bigarren zikloko ikasleek edota ikasketak amaitutakoek izango dute praktikak egiteko aukera, eta azpeitiarrek lehentasuna izango dute. Praktika epea urriaren hasieratik abenduaren bukaerara luzatuko da eta egunean lau orduko jarduna eskaintzen da. Curriculumak irailaren 17rako bidali behar dira uztarria@uztarria.com helbidera.

Tonbolako zenbaki sarituen jabeek jaso ditzakete sariak jada

Uztarria.eus | 2015-09-01 : 09:42 | Uztarriaeus

Zenbaki saridunak dituzten pertsonek irailaren 1etik 15era pasatu beharko dute Uztarriaren egoitzatik, sarien bila. Haiek agertzen ez badira, hilaren 16tik 30a bitartean, ordezko zenbakiak dituztenek izango dute opariak jasotzeko aukera.

Oporrak eta gero, martxan da Uztarria

Uztarria.eus | 2015-09-01 : 09:37 | Uztarriaeus

Gaurtik martxan izango da webgunea eta urri hasieran argitaratuko du herri aldizkariaren hurrengo zenbakia. Urola Kostako Hitza egunkaria ere hasi da lanean; gaur atera du opor ondorengo aurreneko egunkaria.

'Kontuk eta komeriyek' saioaren zazpigarren atala: Azpeitiko plaza

Uztarria.eus | 2015-07-28 : 12:52 | Uztarriaeus

Kontuk eta komeriyek saioaren zazpigarren atala da hurrengo bideoa. Azpeitiko plaza guztion ahotan izan da azken hilabeteetan. Kiosko berritua, Berdura Plazaren eraikuntza lanak, berrikuntza lenen iraupena... Kalean izan dira ...

Emaitzak: 229 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12