Uztarriaeus

Sammic Hosteleria ISB-CB Prat partidarako sarrerak zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus | 2017-10-17 : 17:32 | Uztarriaeus

Igandean 18:00etan jokatuko da neurketa, kiroldegian. Zozketan parte hartzeko, ezinbestekoa da Uztarriaren bazkide izatea, eta mezu bat bidaltzea uztarriazozketak@gmail.com e-postara, ostiraleko 13:00ak baino lehen. Izen-abizenak eta kontakturako zenbakia jartzea ezinbestekoa da.

 

Euskal Herriko Bigarren Mailako Aizkora Txapelketaren kanporaketarako sarrerak zozkatu ditu Uztarriak

Uztarria.eus | 2017-10-06 : 11:50 | Uztarriaeus

Maria Jesus Gorrotxategi eta Lurdes Etxaniz dira sarrera bana jasoko duten Uztarriaren bazkideak. Aizkora saioa bihar jokatuko dute Izarraitz pilotalekuan, 18:00etan. Zozketako saridunek frontoiko leihatilan eskatu behar dituzte tokatutako sarrerak.

 

Sammic ISB-Ourense partidarako sarrerak zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus | 2017-10-05 : 11:34 | Uztarriaeus

Asteartean jokatuko dute partida Sammic Hosteleriako mutilek, Azpeitiko kiroldegian. Zozketan parte hartzeko, ezinbestekoa da Uztarriaren bazkide izatea, eta mezu bat bidaltzea uztarriazozketak@gmail.com e-postara, astearteko 13:00ak baino lehen. Izen-abizenak eta kontakturako zenbakia jartzea ezinbestekoa da. 

 

Euskal Herriko Bigarren Mailako Aizkora Txapelketaren kanporaketarako sarrerak zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus | 2017-10-04 : 17:23 | Uztarriaeus

Zapatuan jokatuko dute kanporaketa Izarraitz pilotalekuan, 18:00etan hasita. Azkoitiko Gurea frontoian jokatuko den finalerako sei txartel daude jokoan. Zozketan parte hartzeko Uztarriaren bazkideek mezu bat bidali beharko dute uztarriazozketak@gmail.com e-postara, ostiraleko 09:00ak baino lehen, izen-abizenak eta kontakturako telefono bat zehaztuta. 

 

Sammic eta AƱares ISBren partidetarako sarrerak zozkatuko ditu Uztarriak aurrerantzean

Uztarria.eus | 2017-09-27 : 17:03 | Uztarriaeus

Sammic-eko mutilek eta Añareseko neskek etxean partidak jokatzen dituzten asteetan, neurketa bakoitzerako bina sarrera zozkatuko ditu komunikazio taldeak. Uztarriaren bazkideek har dezakete parte zozketan, izen-abizenak eta kontakturako zenbakia uztarriazozketak@gmail.com helbidera bidalita. Aste honetan ekingo diote denboraldiari bi taldeek.

 

2017ko urriko Uztarria aldizkariaren aurrerapena: Edertik 50 urte

Uztarria.eus | 2017-09-26 : 09:29 | Uztarriaeus

Urriaren hasieran banatuko du Uztarria Komunikazio Taldeak herri aldizkariaren hilabete horretako zenbakia. Karmen Agirre eta Angel Larrañaga Ederti dekorazio dendaren jabeak izango dira aldizkariko protagonistetako bi. Izan ere, 50 ...

Tonbolako ordezko zenbakien jabeek jaso ditzakete sariak dagoeneko

Uztarria.eus | 2017-09-18 : 13:28 | Uztarriaeus

 Uztarriaren festetako tonbolaren itxierarekin zozkatutako lau sarietatik hiru daude emateko. Ordezko zenbakien jabeek hilaren 30era arte jaso ditzakete sariak, Uztarriaren egoitzan.

 

Inkestan galdera berria: ''Hartu al duzu libururik herriko liburutegi libreetatik?"

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! | 2017-09-01 : 17:44 | Uztarriaeus

Uztarria.eus-ek galdera berria jarri du inkestan: Hartu al duzu libururik herriko liburutegi libreetatik? Eman zure boza hemen.

 

Inkestan galdera berria: 'Uda sasoian herriko zer gune duzu gustukoen?'

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! | 2017-08-14 : 15:48 | Uztarriaeus

Uztarria.eus-ek galdera berria jarri du inkestan: Uda sasoian herriko zer gune duzu gustukoen? Horri buruzko orain arteko emaitzak, hemen.

2017ko abuztuko Uztarria aldizkariaren aurrerapena

Uztarria.eus | 2017-07-26 : 18:54 | Uztarriaeus

Bihar, osteguna, hasiko da Uztarria abuztuko aldizkaria banatzen. Bertan herriko emakume musikariek oholtza gainean izan dituzten bizipenak jaso ditu Uztarriak. Olatz Pratek, Ane Bastidak, Amaia Garmendiak, Maialen Bastidak, Maria Jesus ...

Bihar irekiko du Uztarriak tonbola, Erdikalean

Uztarria.eus | 2017-07-21 : 11:39 | Uztarriaeus

Kokaleku berria izango du aurten tonbolak, Erdikaleko bigarren zenbakia hain zuzen ere, Geu arropa dendaren pareko lokalean. Uztailaren 22an, 23an, 24an, 25ean, 30ean eta 31n eta abuztuaren 1ean zabalduko ditu aurten ateak tonbolak. Bederatzigarren urtez, Bertan merkatarien elkarteak, herriko hainbat saltokik, tabernek, jatetxek, ileapaindegik, harategik, gozotegik eta abarrek babestu dute ekimena. 

 

Badator...

Uztarria.eus | 2017-07-20 : 13:11 | Uztarriaeus

Hemen da, badator. Bai, festekin batera beste urte batez badator Uztarriaren tonbola. Aurten, lokal berria izango du, Erdikale 2n. Zapatuan, uztailaren 22an, irekiko ditu ateak aurrenekoz, eta guztira zazpi egunez ...

Eusko Gudarostearen inguruko bi liburu zozkatu ditu Uztarriak

Uztarria.eus | 2017-07-17 : 18:08 | Uztarriaeus

Zozketan parte hartzeko honako galdera hau erantzun behar zuten bazkideek: Noren omenezko irudia jarri zuen Udalak Loiolako zelaian joan den uztailaren 1ean? Zuzen erantzun dutenen artean zozketa egin du Uztarriak, eta Luix San Juan Azurmendi eta Ion Ander Esnaola izan dira sarituak.

 

Eusko Gudarostearen inguruko liburuaren bi ale zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus | 2017-07-12 : 17:05 | Uztarriaeus

Bazkideek har dezakete parte zozketan, galdera bati erantzuna emanda. Ostiralean, uztailaren 14an, egingo du zozketa Uztarriak, Berriaren laguntzarekin.

 

2017ko uztaileko Uztarria aldizkariaren aurrerapena

Uztarria.eus | 2017-07-06 : 08:54 | Uztarriaeus

Datozen ordu eta egunetan banatuko du Uztarria Komunikazio Taldeak herri aldizkariaren uztaileko zenbakia. Hil honetan tatuajeak nola egiten diren erakusteko argazki erreportajea kaleratuko du Uztarriak aldizkariaren 196. zenbakian. Bertan, Naike ...

Mikel Urdangarinen kontzerturako sarrerak zozkatu ditu Uztarriak

Uztarria.eus | 2017-06-09 : 12:18 | Uztarriaeus

Musikariaren azken lanak nola izena duen asmatu behar zuten zozketan parte hartu duten bazkideek. Larraitz Goenagak eta Ainhoa Iturzaetak sarrera bana eskuratu dute.

 

Inkestan galdera berria: 'Nola antolatzen dituzu oporrak?'

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! | 2017-05-31 : 12:07 | Uztarriaeus

Uztarria.eus-ek galdera berria jarri du inkestanNola antolatzen dituzu oporrak? Horri buruzko orain arteko emaitzak, hemen.

2017ko ekaineko Uztarria aldizkariaren aurrerapena

Uztarria.eus | 2017-05-24 : 17:00 | Uztarriaeus

Ekainaren hasieran banatuko du Uztarria Komunikazio Taldeak herri aldizkariaren hilabete horretako zenbakia. Miren Garate eta Miren Gorrotxategi dira aldizkariko protagonistetako bi. Literatur beka bana jaso ostean, beren aurreneko liburua argitaratu ...

Inkestan galdera berria: 'Non erosten dituzu elikagaiak?'

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! | 2017-05-09 : 20:01 | Uztarriaeus

Uztarria.eus-ek galdera berria jarri du inkestanNon erosten dituzu elikagaiak? Horri buruzko orain arteko emaitzak, hemen.

Su Ta Garren kontzerturako bi sarrera zozkatu ditu Uztarriak

Uztarria.eus | 2017-04-28 : 14:00 | Uztarriaeus

Salatzen Dut Eguna noiz izango den asmatu behar zuten zozketan parte hartu duten bazkideek. Beatriz Odriozola Aizpuruk eta Miren Zubizarreta Alberdik sarrera bana eskuratu dute.

 

Emaitzak: 226 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 ... 9 10 11 12