Uztarriaeus

Uztarriak zozkatu ditu Lagrimas De Sangre taldearen kontzerturako sarrerak

Uztarria.eus | 2019-11-15 : 13:34 | Uztarriaeus

Gorka Arrietak irabazi du Lagrimas De Sangre eta El Intachable Rony musika taldeek bihar Sanagustin kulturgunean eskainiko dituzten kontzertuetarako sarrerak.

 

Irudhitzen lehiaketaren testuen atala, martxan

Uztarria.eus | 2019-11-13 : 12:48 | Uztarriaeus

Azaroaren 22an itxiko da IV. Irudhitzen lehiaketaren testuen atalean parte hartzeko epea. Parte hartzaileek irudien atalean nabarmendutako argazkiei jarri beharko dizkiete hitzak, eta irabazleak 150 euro irabaziko ditu. Xabier Gantzarainek, Miren Garatek eta Leire Ostolazak osatuko dute epaimahaia.

 

Iñaki Etxenagusiak irabazi du IV. Irudhitzen lehiaketaren argazkien atala

Uztarria.eus | 2019-11-05 : 10:41 | Uztarriaeus

Xanti Rodriguezek, Paola Motok eta Nagore Iriartek osatu dute epaimahaia. Horiek azaldu dutenez, Etxenagusiaren argazkia aukeratu dute "teknikoki nabarmentzekoa" delako. Irudi irabazleaz gain, beste hamaika irudi aukeratu dituzte Uztarriaren 2020ko Irudhitzen egutegia osatzeko. Argazkien atala itxita, martxan da testu laburren lehiaketa.

 

Azaroko Uztarria aldizkariaren aurrerapena: Garmendikamp inoiz baino biziago

Uztarria.eus | 2019-10-29 : 13:43 | Uztarriaeus

Azaroaren hasieran banatuko du Uztarria Komunikazio Taldeak herri aldizkariaren hilabete horretako zenbakia. Bertan, Garmendikamp gunearen inguruko erreportajea kaleratuko du Uztarriak. Duela sei urte inguru hasi ziren dirt jump kirola egiteko...

»» Erantzunak: 2 (Gabiriko Pablo, Tirvix)

Dirulaguntza hitzarmena sinatu dute Uztarriak eta Udalak

Uztarria.eus | 2019-10-25 : 12:13

Uztarria Komunikazio Taldeak eta Azpeitiko Udalak atzo, osteguna, sinatu zuten 2019ko dirulaguntzen gaineko hitzarmena. Anjel Sarasua Uztarriako kideak eta Nagore Alkorta Azpeitiko alkateak sinatu zuten akordioa, eta horri esker, 31...

Uztarria aldizkariko erreportaje bat, Tokikom Sarietako finalista

Uztarria.eus | 2019-10-24 : 17:54 | Uztarriaeus

Uztarria aldizkariaren 2019ko otsaileko zenbakian kaleratutako Heriotza parez pare erreportajea eduki onenaren saria lortzeko hautagaietako bat da. Death Cafe saioetan oinarrituta egin zuten erreportajea Ihintza Elustondo eta Julene Frantzesena kazetariek. Azaroaren 15ean jakinaraziko ditu Tokikom toki komunikabideen bateraguneak zeintzuk diren aurtengo sarituak, Basaurin egingo duen ekitaldian.

 

Azaroaren 1ean itxiko da Irudhitzen lehiaketara argazkiak bidaltzeko epea

Uztarria.eus | 2019-10-21 : 17:34 | Uztarriaeus

'Mugimendua' da lehiaketaren laugarren edizioaren gaia. Horrenbestez, parte-hartzaileek mugimenduarekin lotura duten irudiak aurkeztu behar dituzte argazkien ataleko lehiaketara. Argazkiak bidaltzeko azken eguna azaroaren 1a izango da. Ondoren, irudi guztien artetik hamabi nabarmenduko ditu epaimahaiak, eta orduan zabalduko da irudiei hitzak jartzeko epea. Argazkien lehiaketako irabazleak 150 euroko saria jasoko du.

 

Herriko euskarazko hedabideak diruz laguntzea aho batez onartu du udalak

Uztarria.eus | 2019-10-16 : 10:13 | Uztarriaeus

Uztarria Komunikazio Taldearen, Urola Kostako Hitzaren eta Erlo Telebistaren dirulaguntza zuzenak arautzeko hitzarmenak izan zituzten hizpide atzo egindako ezohiko udalbatzarrean. Udaleko bi alderdiek, EH Bilduk eta EAJk, eman zuten hedabideek udalarekin hitzarmena sinatzearen aldeko botoa. Hori dela eta, aurrreko urteetako moduan, Uztarria Komunikazio Taldeak 34.049,26 euro jasoko ditu aurten.

 

»» Erantzunak: 1 (Gabiriko Pablo)

Estitxu Elduaienentzat izan da Uztarriak bazkideen artean zozketatutako urdaiazpikoa

Uztarria.eus | 2019-10-04 : 17:58

Estitxu Elduaieni tokatu zaio Uztarria Komunikazio Taldeak bere bazkideen artean zozketatu duen urdaiazpikoa; gaur jaso du saria Elduaienek (argazkian). Uztarriarentzat ezinbestekoa da herritarren sostengua, bazkideena bereziki, eta haiei emandako laguntza...

»» Erantzunak: 1 (Perikomotxala)

Martxan da argazkilaritza eta literatura elkartzen dituen Irudhitzen lehiaketa

Uztarria.eus | 2019-10-03 : 18:12 | Uztarriaeus

Mugimendua izango da lehiaketaren laugarren edizioaren gaia. Horrenbestez, parte-hartzaileek mugimenduarekin lotura duten irudiak aurkeztu beharko dituzte argazkien ataleko lehiaketara. Argazkiak bidaltzeko azken eguna azaroaren 1a izango da. Ondoren, irudi guztien artetik hamabi nabarmenduko ditu epaimahaiak, eta orduan zabalduko da irudiei hitzak jartzeko epea. Argazkien eta testuen lehiaketako irabazleek 150 euroko saria jasoko dute. Aurten, gainera, beste bi sari banatuko ditu Uztarriak, herritarrek Irduhitzen erakusketan botoa emateko aukera izango baitute. Lehiaketan nabarmendutako argazkiekin eta testuekin 2020ko egutegia kaleratuko du Uztarriak.

 

Uztarriak urdaiazpiko bat zozkatuko du bazkideen artean

Uztarria.eus | 2019-09-26 : 12:44 | Uztarriaeus

Uztarriarentzat ezinbestekoa da herritarren sostengua, eta haiei emandako laguntza eskertzeko egingo du zozketa. Zozketan parte hartzeko uztarriazozketak@gmail.com helbidera mezua idatzi beharko dute bazkideek, izen-abizenak, helbidea eta telefono zenbakia zehaztuta. Datorren ostegunean egingo du zozketa; bazkideek osteguneko 12:00etara bitartean eman ahalko dute zozketarako izena.

 

Dagoeneko jaso daitezke Uztarriaren tonbolako sariak

Uztarria.eus | 2019-09-02 : 08:41 | Uztarriaeus

Tonbolako zozketako zenbaki saridunak dituztenek Uztarriaren egoitzara joan beharko dute sarien bila, irailaren 13a baino lehen. Txarteletan suertatutako sariak jaso ez dituzten pertsonek ere tonbolako opariak jasotzeko aukera izango dute irailean zehar. Uztarriak eskerrak eman nahi dizkie tonbola posible egin duten laguntzaile guztiei.

 

Uztarriak egin du Frantziako Tourreko Pourraren sari banaketa

Uztarria.eus | 2019-07-30 : 21:02 | Uztarriaeus

 

Uztarria Komunikazio Taldeak gaur, San Inazio bezpera, egin du aurtengo Frantziako Tourreko Pourraren sari banaketa ekitaldia. Erdikaleko 2. zenbakian duen tonbolan banatu ditu hainbat sari. Pourra'2019ren sari nagusia Iñaki...

»» Ikusi argazki guztiak (11)

Bihar zabalduko du Uztarriak festetako tonbola

Uztarria.eus | 2019-07-23 : 17:50 | Uztarriaeus

11 urte beteko ditu aurten Uztarriak diru-sarrera propioak lortzeko abiatutako proiektuak. Komunikazio taldeak bihar eta etzi, asteburuan nahiz saninazioetan zabalduko ditu tonbolaren ateak. Bertan merkatari elkarteak, herriko hainbat saltokik, tabernek, jatetxek, ile-apaindegik, harategik, gozotegik eta abarrek babestu dute egitasmoa. Askotariko sariak eskuratu ahal izango dira tonbolan, aurten ere.

 

Lagun Onak-Real Sociedad partidarako bi sarrera zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus | 2019-07-09 : 11:31 | Uztarriaeus

Uztarriaren bazkideek bakarrik har dezakete parte zozketan, uztarriazozketak@gmail.com-era mezua idatzita; ostiral goizean egingo du zozketa Uztarriak eta ostegun gauera arte dute parte hartzeko aukera bazkideek. Zapatuan, hilak 13, jokatuko dute futbol partida Azpeitiko eta Donostiako taldeek Garmendipen, 19:00etan hasita. Lagun Onak bihar hasiko da sarrerak saltzen Garmendipeko leihatilan.

 

Ainara Aztiriak egonaldi baterako opari kutxa bat irabazi du

Uztarria.eus | 2019-07-05 : 16:00 | Uztarriaeus

Ekainean bazkide egin diren herritarren artean zozketa egin du Uztarriak. Aztiriak landa-etxe eta ostaturen artean bi lagunentzako egonaldi batez gozatzeko aukera izango du.

 

Uztaileko aldizkariaren aurrerapena: Garapen sozioekonomikoa hizpide

Uztarria.eus | 2019-07-02 : 11:33 | Uztarriaeus

Datozen egunetan hasiko da Uztarria Komunikazio Taldea bazkideei eta harpideei herri aldizkariaren uztaileko zenbakia etxez etxe banatzen. Bertan, Begoña Beobide Iraurgi Berritzen garapen agentziako zuzendaria elkarrizketatu du Uztarriak, eta Azpeitiko...

Ekainean bazkide egiten direnen artean egonaldi baterako opari kutxa bat zozkatuko du Uztarriak

Uztarria.eus | 2019-06-10 : 15:29 | Uztarriaeus

Uztarriarentzat ezinbestekoa da herritarren sostengua, eta horregatik hasi du bazkidetza kanpaina hil honetan; 30 euro balio du Uztarriaren urteko bazkidetzak. Espainiako eta Portugalgo 550 hotel, landa-etxe eta ostaturen artean bi lagunentzako egonaldi batez gozatzeko aukera izango du saridunak.

 

Uztarrian praktikak egin nahi?

Uztarria.eus | 2019-05-15 : 12:48 | Uztarriaeus

Komunikazio ikasketetako bigarren zikloko ikasleek edota ikasketak amaitutakoek izango dute praktikak egiteko aukera, eta azpeitiarrek lehentasuna izango dute. Praktika epea ekainaren hasieratik uztailaren bukaerara izango da, eta egunean lau orduko jarduna eskaintzen da. Curriculumak maiatzaren 24ako bidali behar dira uztarria@uztarria.com helbidera.

 

Ibai Aldalurrek eta Lurdes Sudupek eskuratu dituzte McEnroe eta MOW taldeen kontzertuetarako sarrerak

Uztarria.eus | 2019-05-03 : 16:45 | Uztarriaeus

McEnroe taldearen eta MOW musikariaren kontzertuak izango da bihar Sanagustinen, eta Uztarriak lau sarrera zozkatu ditu emanaldirako bazkideen artean. Ibai Aldalur eta Lurdes Sudupe izan dira sarituak.

 

Emaitzak: 293 | Orriak: 1 2 3 4 ... 12 13 14 15