Gaur, duela 89 urte euskal errepublika eskatu zuen Azpeitiko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia \N 2020ko api. 17a, 13:02
Naziogintza taldeak azpeitiar guztiei gogorarazi nahi die gaurko egunez, duela 89 urte (1931ko apirilaren 17an), Azpeitiko Udalak, aho batez, euskal errepublika eskatu zuela Euskal Herriarentzat, autodeterminazio eskubidea aipatuz. Azpeitian ez ezik, Usurbilgo, Ormaiztegiko eta Legorretako udalek ere egin zuten euskal errepublikaren eskaera. Euskal Herriko beste udal askok eskaera bera egin zuten 1931ko apirilean zehar.