Ikasle Babes Sarea, ikasketetarako laguntza eta apunte bankua, martxan

Erabiltzailearen aurpegia \N 2020ko api. 13a, 19:29
Egun bizitzen ari garen salbuespen egoerak ondorio gogorrak ekarri ditu hezkuntza mailan, eta horiek zuzenean eragiten digute ikasleoi, ezjakintasunez beteriko egoera baten aurrean jarriz. Horren adibide da egun batetik bestera klase presentzialak utzi eta online bidezko klaseetara egokitu behar izana, etorkizun hurbilean zer gertatuko den jakin gabe. Argi eta garbi ikusi dugu hasieratik agerian geratu direla hezkuntza sistemaren eta, ondorioz ikasketa sistema honen hutsuneak, ikasleok eta irakasleak hainbat zailtasunekin aurkitu baikara ikasketa prozesuarekin normaltasunez jarraitzeko garaian: ikasturtea nola amaituko den ez jakitea, klaseekin jarraitzeko baliabide falta, ikasketak aurrera eramateko giro egokia ez izatea…\ \ Hainbat dira testuinguru honetan egoera zaurgarrian daudenei laguntzak eskaintzen ari diren eragileak. Ikasle Abertzaleon jarduna hezkuntza esparruan ardazten den heinean, aipagarria deritzogu UIBk (Unibertsitateko Indar Batasuna) Euskal Herrian zehar martxan jarri duen Ikasle Babes Sarea. UIB, unibertsitateko langile sektoreen interesen defentsarako sortutako eragile bat da, unibertsitateko langile sektore ezberdinen batasunarekin indarrak biderkatzea bilatzen duena. Ikasle Babes Sarearen bitartez, ikasleei ikasketekin aurrera jarraitzeko erraztasunak eskaini nahi dizkio UIB-k, eta horretarako bi motatako laguntzak eskainiko ditu. Tresna horiek Azpeitiko ikasleei eskura jarri nahi dizkiegu, erremintez baliatu ez ezik, tresnak elika ditzaketela pentsatuta. \ \ Alde batetik, Babes Sareak bigarren hezkuntzako (DBH eta Batxilegoa) zein unibertsitateko ikasleei ikasketekin dituzten zalantzak argitzeko ikasketa-laguntza eskaintzen du. Horretarako, unibertsitateko ikasle talde bat irakasgai desberdinetan laguntza eskaintzeko lanean ari da. Honako irakasgai hauetan eskainiko du laguntza Ikasle Babes Sareak: fisika, kimika, teknologia, marrazketa teknikoa, biologia, geologia, matematika –gizarte zein zientzien arlokoa–, euskara, gaztelania, ingelesa, frantsesa, latina, grekera, filosofia, historia, artearen historia, ekonomia eta geografia. \ \ Laguntza eskatu nahi duenak, UIBrekin harremanetan jarri besterik ez du; 'uibnazionala@gmail.com' helbidera idatzita, 688 64 66 97 telefono zenbakira deituta eta Twitter (@UIBnazionala) edo Instagram (@uib_nazionala) sare sozialetara idatzita. Ikasle Babes Sareko kide bat zuen zalantzak edo arazoak konpontzen ahaleginduko da, egokiena deritzozuen bidea erabiliz: Skype, Hangouts, korreoz edo telefonoz. Interneteko konexiorik edo gailurik ez baldin baduzue, jarri harremanetan eta konponbideren bat aurkitzen ahaleginduko da Ikasle Babes Sarea. \ \ Bestetik, apunteen bankua jarri du martxan UIBk. Horrenbestez, hainbat ikasketetako apunteen bilketa egiten ari dira Ikasle Babes Sareko kideak, ikasteko materiala edonorentzat Interneten eskuragarri jarriz. Apunteen banku horretara sartu nahi duten ikasleek, honako lotura honetara sartu besterik ez dute: https://mega.nz/folder/mmJigCJS#82x26oOt3jfdz8ugBWEXbA. Apunte banku hau aurrera eraman ahal izateko, garrantzitsua da mezua zabaldu eta aukera duenak ekarpena egitea 'uibnazionala@gmail.com' helbidera idatzita. \ \ Bizitzen ari garen krisi egoera honetan argi geratu da hezkuntza instituzioek aldaketa substantzialak mahaigaineratzetik urrun ikasleok jasan beharko ditugula gertaera honen ondoiro okerrenak. Hori dela eta, ezinbestekotzat jotzen dugu ikasleen ikas baldintza eta bizi baldintzak aldarrikatu zein hauen defentsa aurrera eramateko mekanismoak sortzea, klase elkartasunaren beharrezkotasuna azpimarratuz.\ \ Indarrak batuz, gaitasunak biderkatu!