Aberri Egun berezian, nazio bezala jokatu behar dugu

Erabiltzailearen aurpegia \N 2020ko api. 8a, 14:00
Datorren apirilaren 12an Aberri Egun oso berezia biziko dugu euskaldunok. Lehenengo aldiz urte luzeetan, ez dugu kalean ospatuko Euskal Herriko Jaiegun Nazionala. Francoren erregimen etnozidak lortu ez zuena, Aberri Eguna ezabatzea (diktadura garaian euskal herritar abertzaleak –zigor handiak jasoz- kalera irteten baitziren, kikildu gabe), koronabirus malapartatuak lortu du. Izan ere, Ipar zein Hego Euskal Herrian, derrigorrezko etxeratzeak (guztiz beharrezkoak) manifestazio eta kontzentrazio jendetsuak eragotziko ditu.\ \ Horren aurrean, Naziogintza Taldeak uste du nazio bezala jokatu behar dugula apirilaren 12an, Euskal Herriko balkoi eta leihoetan ikurrinak ipiniz. Baita Azpeitian ere. Gure Herriko balkoiek eta leihoek protagonismo itzela hartu dute koronabirusaren garai gogorretan, euskaldunon esparru komunikatibo bihurtu direlako, gure lotura kolektiboak suspertzeko eta indartzeko. Era berean jokatu behar dugu Aberri Egunean ere, ikurrinen bitartez gure nortasun kolektiboa adieraziz.\ \ Eta horrekin batera, apirilaren 12an, 12:30ean, 'Txoria txori' abestera gonbidatu nahi ditugu herritarrak. Euskal Herri guztian, Ipar zein Hegoan, jendeak gehien estimatzen duen euskal abestia delako, askatasun politikoaz gain, fisikoa ere mugatua dugun garaiotan sakoneko sinbolismoa duena. Gure Jaiegun Nazionalerako eta bizi dugun mendekotasun-egoerarako ezin hobea da, gure iritziz.\ \ Konfinamenduaren Aberri Egun berezia izango da aurtengoa. Abagune egokia, inoiz baino gehiago, herri bezala jarduteko. Berdez, zuriz eta gorriz koloreztatu behar ditugu Azpeitiko balkoi eta leihoak. Nazio bat garelako, espainolak eta frantsesak ez garelako.\ \ Gora Euskal Herria askatuta! Gora Euskal Errepublika!