Pilotariek hautatu dute biharko jaialdirako materiala

Erabiltzailearen aurpegia \N 2020ko urt. 2a, 09:51
Bihar, ostirala, binakako esku-pilota txapelketetako partidak izango dira Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan. Ilunpe Elkarteak antolatutako jaialdia 22:00etan hasiko da.\ \ Lehen partida, promozio mailakoa, Alberdik eta Salaverrik jokatuko dute Egiguren V.aren eta Erostarberen kontra. Txapelketa nagusiko norgehiagoka, berriz, Bengoetxea VI.ak eta Mariezkurrenak jokatuko dute Altuna III.aren eta Ladis Galarzaren aurka.\ \ Asteartean aukeratu zuten pilotariek partidetarako materiala, eta dagoeneko prest dira biharko.\ \ Sarrerak salgai daude: https://proticketing.com/pelotavasca/es_ES/entradas/evento/17196/session/935915/select webgunean. Leihatila ostiralean 18:00tatik aurrera izango da zabalik Izarraitzen bertan.