Herri Eskolak antolatu ditu Azpeitiko IAk abenduaren 6rako

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko abe. 3a, 13:21
Azpeitiko Ikasle Abertzaleak (IA) antolakundeak Herri Eskolak egingo ditu ostiralean, Espainiako Konstituzioaren Egunean. IAko kideek abenduaren 6a jaiegun arrotza dela iritzita antolatu dituzte Herri Eskolak ostiralerako, eta formakuntzarako tartea hartzeko aprobetxatuko dute. \ \ Azpeitiko Ikastola Ikasberrin elkartuko dira, 11:00etan. Bertan, autodefentsa sareen garrantziaz hausnartuko dute, solasaldi-tailer formatuan. Heziguneetan identifikatzen dituzten arazoak mahaigaineratu, eta horiei erantzuteko elkarrekin antolatzeak duen garrantziaz egingo dute gogoeta. Era berean, hizpide izango dituzte azken urte honetan autodefentsa sareek aurrera eraman dituzten borrokak eta lortutako helburuak.