Azpeitiko Sortuk apustu etxearen aurkako jarrera azaldu du eta sinadura ematera deitu ditu herritarrak

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Sortu 2018ko urr. 8a, 17:36
Apustu etxearen aurkako jarrera irmoa azaldu nahi dugu. Argi adierazi nahi dugu Azpeitian ez dugula apustu etxerik nahi, ez eta behar ere. Alderantziz, apustu etxeak gure herrira ekar ditzakeen ondorioak oso larriak izan daitezke, bai hainbat pertsonari suposatu ahal dion odoluste ekonomikoarengatik, bai sor ditzakeen gaixotasunengatik, bai eta belaunaldi berriei begira suposatzen dituen arriskuengatik. Apustuak egitera animatzen gaituzte gau eta egun komunikabide boteretsuek, eta eraso mediatiko horri guztiari eman diezaiokegun erantzunik onena Azpeitiko apustu etxearen aurkako borroka irabaztea da; horrek, aldi berean, kapitalismoari espazioak irabaztea esan nahi baitu. Ziur gaude herritarron indarrak batuta lortu dezakegula.\ \ Badakigu apustuen gaiak eztabaida luzeetara garamatzala, eta apustu etxeez gain badaudela apustuak egiteko lekuak eta espazioak. Baina apustu etxeen fenomenoa agertu denetik merkatu horrek izan duen gorakada izugarriak marra argiak jartzera eraman behar gaitu.\ \ Horregatik, une honetan garrantzia handia du, gure ustez, Azpeitian ematen ari den borroka honek. Bat egin nahi dugu apustu etxearen aurka herrian egiten ari den kanpainarekin. Herritarrak apustu etxearen aurka sinatzera animatzen ditugu, baita egongo diren hitzaldi eta egitasmo ezberdinekin bat egitera ere. Elkar-ekin taldeak apustu etxearen aurka antolatzen dituen egitasmoak babesten ditugu.