Hiru ohar

Erabiltzailearen aurpegia
1. Oraindik badira \'Irteera\' pelikularen ale batzuk (ez asko) Juantxo Txikin eta Eguzkitzan saltzen. Alea: 5 euro. (Iazko) Jai karnabal arratsaldeko zezenaren irteera aurreko uneak jasotzen dituen filma da. Zuzendaria: Xanti Rodriguez. \ \ 2. Gogorarazteko: igande honetan bukatuko da karnabaletan herritarrek sokamuturrean grabatutako bideo motzak Zezen Beltzi (717770069 whatsapp zenbakira) bidaltzeko epea. Ondoren, zozketa batzuk egingo ditugu: afaria, \'Irteera\' pelikula... \ \ 3. Inork grabatu bazuen otsailaren 4ko zezenaren irteera (Erdikalekoa), mesedez pasatu 717770069 whatsapp zenbakira. Sokamuturra500eko irteera denekin bideo bat osatzen ari gara, eta, akats tekniko bategatik, otsailaren 4ko horixe falta zaigu. (otsailak 18: lortu dugu!)

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide