'Zaharrak berri' kontzertua eskainiko du Udal Musika Bandak, zapatuan

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Musika Banda 2017ko mai. 10a, 16:02
Datorren zapatuan, hilaren 13an, Udal Musika Bandak kontzertua eskeiniko du plazan, 'Zaharrak berri' izenburupean. 19:00etan hasiko da kontzertua eta dei egin diete herritarrei zezenekora hurbil daitezen. \ \ XX. mende hasierako euskal konpositoreen musikaz osatutako kontzertua izango da zapatukoa. Bertan, euskal melodia ezagun asko eta asko uztartuko dituzte.\ \ Agian izenburua 'Zaharrak berri' izan beharrean 'Zaharrak berriz' izan beharko lukeela pentsatuko du bakarren batek, betiko euskal kantuak direlako eta bandak lehenagotik ere jo izan dituelako musika bandak. Baina izenburuak badu arrazoi bat. Azpeitiko bandako artxiboan abestien bila ibili eta gero, bandako kideak konturatu dira zapatuan eskainiko dituzten abestietako batzuk ez direla aurrez Azpeitian eskaini. Beraz, artxiboan aspalditik zeuden kanta 'zaharrak' bandarentzat abesti 'berriak' dira, Azpeitian aurrenekoz entzungo direnak, hain zuzen.\ \ Honakoa da zapaturako prestatu duten egitaraua:\ \ - 'Gasteiz' (Jose Fresco)\ - 'Fandango 1' (Ramon Gonzalez)\ - 'Arin Arin 2' (Jose Mari Gonzalez)\ - 'Gerekarena' (Eduardo Gonzalez) \ - 'Chacoli' (Maestro Monreal)\ - 'Donostia' (Antonio Peña y Goñi) \ - 'Maite' (Pablo Sorozabal)\ - 'Emon emon' (Feliciano Beobide)\ - 'Gernikako arbola' (Jose Mari Iparragirre)\ - 'Arauntza' (Hilario Bereziartua)\ - 'Euskal herriko kantak' (Jose Franco)\ - A mi tierra vasca' (Manuel Turrillas)\ -' Euskal festara' (Jose Mari Usandizaga)\ - 'Deba' (Pablo Sorozabal)\ - 'Agur jaunak' (Herrikoia)